inprimatu
(Bertso berriak)
Izenburua:
(Bertso berriak)
Sinadura:
Arruarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arruarte

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
357.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


(Bertso berriak)

 

Arruarte

 

 -1-

 

 Aizak, Urtain, ez ago

 eskutatik mago,

 bestela bozeotik

 ez ukek jango.

 Baña danak konporme

 eztituk izango

 azpi-jan pixeken bat or

 ez al da izango?

 emengo ta ango

 jakin dizkit ondo,

 ta lengoak lengo

 berriz ez nauk jungo

 aspertu nauk ikusten

 oinbeste «tongo».

 

 -2-

 

 Zer famak dakazkiken

 ik Euskalerrira,

 txoraturikan zeudek

 danak begira.

 Ire mutur ezurrik

 iñork ezin jira

 asi diranentzako

 zeukagu kupira;

 i agon tokira

 zein igotzen dira?

 daukaken segira

 bagendu erdira,

 ez nindukek juango

 ni Illargira.

 

 -3-

 

 Ikusiko duenak

 ire bozeua

 bixta eztik bearko

 nolanaikua.

 Lau segundo baño len

 igual lurra jua

 iritxi zaiolako

 begiondokua;

 i pasata ua

 azkarrenen muga

 ta jakitekua

 zeukagu gogua,

 zenbat kobratzen deken

 ordu kontua.

 

 -4

 

 Uzkudun'en aulkian

 i al aute jarri?

 ordezko bat oberik

 ezin ekarri.

 Atzetikan segika

 asko erriz-erri

 baña zer pizti aizen

 iri nork igerri?

 zuri, beltz ta ori

 txiki eta larri

 or zebiltzak larri

 lurra juaz sarri,

 askok izango aute

 goguangarri.

 

 -5-

 

 Oraiñartean ire

 aurka zebiltzanak

 azkenerako dituk

 amor emanak.

 Eure izerdiakin

 artu dituk famak

 doai apartekoa

 egin indun amak;

 artutako lanak

 aurrez begiz janak

 lurrean etzanak

 oraiñarte danak,

 berriz arrixkatzen dik

 etortzen danak.

 

 -6-

 

 Arruan azaldua

 ire arrobia,

 beste indartsu asko

 diran tokia.

 Gaur naspilla askotan

 ezin leikek pia,

 baña ire ametsa

 biurtu egia;

 ire jatorria,

 eztek elbarria

 munduan erdia

 domatu dek ia,

 goratuz Arrua ta

 Euskalerria.

 

 -7-

 

 Errenkadan botea

 dek ogeigarrena,

 marka arrigarria

 jarri dekena.

 Zeinek ausartu biaik

 irekin urrena?

 «tongo» egin lezakek

 al dun azkarrena;

 probarik onena

 ire indarrena

 Europaterrena

 sartzea barrena,

 ia munduan jartzen

 aizen aurrena.

 


inprimatu