inprimatu
Berriro ere, erriko pestak
Izenburua:
Berriro ere, erriko pestak
Sinadura:
Arrotz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrotz

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
331.zk.
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Berriro ere, erriko pestak

 

Arrotz

 

 -1-

 

 Berriro ere, erriko pestak

 orain zaizkigu iritxi,

 Ta Usurbilko seme alabak

 Irriparrez dira asi

 Iņolaz ere nere aldetik

 Poz au ez det nai gaitzetsi

 Baņa barrura begiratuta

 Ez naiz pozikan ikusi

 Arazo gordin eta zorrotz bat

 Nigan detelako bizi

 Kezka sakon bat barruan daukat

 Esan gabe ezin etsi

 Nere barrengo poztasunari

 Laņo beltz bat zaio nasi

 Orregatikan al dan ondoen

 Nai nuke adierazi.

 

 -2-

 

 Arrazoituaz jarraituko det

 Eta noa esatera

 Illunpearen mende dagona

 Argira nai det atera;

 Beste askore nere itzekin

 Egongo dira batera

 Aspaldi ontan usurbiltarrok

 Au ikusten ari gera

 Eta neretzat emendik dator

 Nere samin ta minbrea

 Usurbil maite, mudatu dala

 Zure lengo egoera

 Danen artean ostu dizute

 Zure euskal izaera

 Len beti euskaldun ziņan ori

 Gaur arrozten ari zera.

 

 -3-

 

 Nere barruan nabaitutzen det

 ixillik egon eziņa

 baņa pentsatu zazu maitea

 ez dala gauz atsegiņa

 alaz ta ere ez naiz damutzen

 zuri garbi itz egiņa

 bestalde baizik argi egiten

 saiako naiz alegiņa

 itxu antzera ikusten zaitut

 orrek ematen dit miņa

 nere iritziz galdua dezu

 zure elburu jakiņa

 orregatikan Usurbil maite

 au da zure zer egiņa:

 zer zabiltzan da nora zoazen

 egin zazu esamiņa.

 

 -4-

 

 Bearrezko da gure erria

 nola dagon ikusten

 bere akats ta bere gauz onak

 zeintzuk diran esatea

 gure erriko arazoetzaz

 kontzientzi izatea

 eta aueri gure neurrian

 erantzun bat ematea

 jakiņa, onek eskatzen digu

 alkartuz lan egitea

 danek batean billatu bear

 artu bear dan bidea

 era orretan lortuko degu

 zoriona ta pakea

 eta berriro loratuko da

 gure Usurbil maitea.

 


inprimatu