Euskera-ri mintzo Kalifornia-tik
Arrosagaray, J.C.
1/
Ez dakit noiz danik ziren Euskera maitagarria
Arbasoen mende-tarik gure gana etorria;
Nehork-ere ez daki zu noiz, eta non ziren sortia,
Iduri duzu mirakuluz zeru gainetik jautsia.
2/
Jakintsunak erabili bilatzen zure erroa
Duda gabe barna duzu ezin atzemanezkoa;
Horgatikan zabaltzen duzu munduan zure fruitua,
Udan ala neguan dago beti berdin loretua
3/
Euskaldunek ezagutzen zaitugu zu haurretikan
Burasoen belaunetan ginelarik larririkan;
Zu entzunez atsegin dugu beti denik geroztikan,
Zu gabe guk ez dezakegu egun baten bizirikan.
4/
Aita-Amen ahotikan ikasi karesa beroz,
Hain eztiki aditzean borondate amodioz;
Zuk bakarrik konsolatzen gu, han eleka hasiz geroz,
Ordutikan gurea zire, eta izanen betikotz.
5/
Badakigu atakatzen zaituztela aspaldian
Zu desegin nahiz ari dira jelosi handian;
Bainan ezin zaituzte egin sekulan Euskal herrian,
Iratzartu bai gire oino, beherrezko tenorian.
6/
Laidotua izan zire ezin sinets heineraino,
Bai erdaldun eta frantses jukutrek ahal dutena;
Bainan orai xerto berriez muntatua kaskoraino.
Horren beste laguntzale zuk ez duzu izan oraino.
7/
Biltzarretan, kasetetan, baita ere bertsolari
Zure alde errepikan aste guziz dire ari;
Jarraikitzen badute hola, hasia duten lan hori,
Euskera zu izanen zire, Euskal herrian lokarri.
8/
Berritze bat aspaldian ginautzun guk egin behar,
Desbardinki mintzo gire, ezin konprenituz elkar;
Orai giro Iratzartu-ta, Ez gaitezrn berriz lokar,
Altxa zaite zuzenki gora, eta egon beti azkar.
9/
Zonbat urus ezagutuz konbeni den Euskalduntza,
ikastolak zabaltzia, pare gabe baliosa;
Aspaldi nik hortaz nuen ba egina lehen amentsa,
Orai obrak hor ikusirik, pozez bete zait bihotza.
10/
Euskera zu, mintzairetan, maite zaitudan bakarra.
Sort-herritik urrun daukat beti berdin zure karra;
Altxagarri zire neretzat, nola zeruan izarra,
Zurekilan nahi bai nuke igan bizitza ondarra.
11/
Euskaldunen mintzaira zu egon garbi ta lorios,
Zurekilan bai gire gu beti danikan kuralos;
Maite zaitut bihotzetikan, eta maite amodioz,
Gelditzen naiz erran gabe ni, sekulan zuri adios.