Amen betakari
Arrossagaray, J.C.
1
Euskal-herriko zeru azpian xoriak baitu kantatzen
Molde berean hasten naiz egun gogoko berri aipatzen
Amen bestari hurbiltzen ari girela bainaiz ohartzen
Mementoa da kantuz bederen leia nadien laudatzen.
2
Duela hogoi eta sei urte mundurat sortu nizana
Ordu da oral aipa dezatan ama on baten izana
Aingeru ttipi nintzan denboran ohako hartan etzana
Lehen behako maitakorrena bazoan amaren gana.
3
Haurtxoa beti amak badaki zertaz dagon beharrean
Behako goxo batzu egiten has orduko nigarrean
Esne sanoa xurgatzen nuen edan aldi bakarrean
Ene biziko lehen indarrak zauden zure bularrean.
4
Geroztik hunat denbora joan eta bainintzan handitu
Orduko izan goxo guziak egun ez dira suntsitu
Amak haurraren ttipiko gauzak denak buruan baititu
Zer lanak egin tuen ikusiz esker onak hartze ditu.
5
Haurtxoak ama estimatzen du joanik ere adina
Xuxen baitaki haren nahirat mundurat dela egina
Emazte baten balio handiz maizago orroit bagina
Hobekiago otoitz giniro zeruko Ama Birjina.
6
Emaztekiak, ama direnak, ezagutzen ditut ainitz
Iragan dute memento frango, legunak bezanbat bortitz,
Halako batzuk merezi tuzte esker onezko zonbait hitz
Bizirik egun etzen izanen amarik izan ez balitz.
7
Airatzen gira ezin egonez beti amaren onduan
Denbora goxo atsegingarri heiek direlakotz juan
Bainan halare egonen zira betikotz ene goguan
Ene bizia zurea baita nagoen arte munduan.
8
Amek emanik dugu zainetan gure euskaldun odola
Lore berriak gu gira eta ama da gure arbola.
Mundu huntako bide onean manaturik nindagola
Gure gorputza konplitu arte ama ginaukan kaiola.
9
Zeru gaineko erregina zu egiten dautzut otoitza
Otoi gaurkoan eskuta zazu same baten botza
Grazia frangoz bete zozute ama guzier bihotza
Bere lanetan azkar lehia ahal dadien bakotxa.
10
Merezimendu gabeko ama bihirik ez baita nehon
Obra ederrak ikusi eta ixilik ez naike egon
Heien umeak giren guziek eskaintzen dugu zorion
Agur bihotzez guzier eta egin-azue besta on.