inprimatu
Biek andre-gai bera
Izenburua:
Biek andre-gai bera
Sinadura:
Arrossagaray, J.C. - Mattin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrosagaray, Juan Cruz
Treku, Mattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1215.zk.
Orrialdea:
5

Biek andre-gai bera

 

Arrossagaray, J.C.-Mattin

 

 ARROSSAGARAY

 

 Ene xangrinen kantatzen egun beharko baitut nik hasi

 Orai gazte eta luzatuz huna zer dudan irabazi

 Amerikano aberats batek eginikan zonbait jautzi

 Nik neraukan andre gaie hunek oraino deraut ebasi.

 

 MATTIN

 

 Gazte maite hauk beren ustean tuzte gaitzeko oldarrak

 Bainan ni ere hunat ekarri bainau gaur hala beharrak

 Zaharrak ere hausten al ditu gazte haukien indarrak

 Gaztia baino maiteago tuzte amerikano dolarrak.

 

 ARROSSAGARAY

 

 Hau erran gabe nik xahar hau egun ez dut nahi utzi

 Afruntu eman baiteraut eta hori baitzeraut itsusi

 Oraiko nexka gaztien maitasun hori ez daike ilusi

 Dirua oral frogatu baitu maitasunari nagusi.

 

 MATTIN

 

 Gazte maite hau bere ustean hemen dago indarrian

 Ta andre gaiak hau-re utzi du gaixoak hala beharrian

 Huntan baino konfidentzi geio zuen harek dolarrian

 Nekin ezkonduz promenatuko dut automobil ederrian.

 

 ARROSSAGARAY

 

 Esperantza bat badaukat oral bihotz onaren gainean

 Amodioa segituko dut beti herrazko heinean

 Ez dut penarik hartuko bate hok ezkontzen direnean

 Berdin enekin ezkonduko da, Mattin hau hiltzen denean.

 

 MATTIN

 

 Adin pixka bat badaukat bainan nago gaitzeko trenpuan

 Ni neskatxetan abiatu naiz hauxe zabilan lekuan

 Hau ere gaizoa tronpatuko da bertze askoren kontuan

 Amodioa galtzen errex duk miseria den lekuan.

 

 ARROSSAGARAY

 

 Huntaz mintzatu beharko dut gaur amodioa medio

 Neskatxa horrek dirua zaukan gaur estimatzen kario

 Horrek ekar dezake menturaz noizbait zerbait ondorio

 Bainan sekulan diruak ez du maitasun on bat balio.

 

 MATTIN

 

 Gazte maitea erranen dautzut-gaur umil eta serio

 Apez hoieke orain'artian meza zaukaten kario

 Ehunarentzat berroita hamar erran dute emendio

 Ez zuten hoike hori eginen sosak ez balu balio.


inprimatu