Arrozpide
Ogei ta amabostekin
beatzireunda milla,
Kristo mundura etorri zala
urte oyek dira.
Lenengo egunaz berriz
agorreko illa,
jaki gozoz janayez
opill biribilla,
aiton illobak joan giņan
perretxiku billa.
Ernani'tik irtenda
Leitza lar mendira
gure antzera geigore
joaten oi dira,
iritxi giņadenian
aritz soņatu aundira,
bere gaņian janda eranda
gero piņudira,
lau basazai kaņak artzen
ai ziran tokira.
Berak kafiak artzen
mandua janian,
ogi puskak zitula
aukera aundian
irrintzi eta arrantz
danak umorian,
suertiak emanik
ala bearrian
gu ere ez giņan iritxi
aiņ leku txarrian.
Ai ura laukotia
prestu eta leyal,
guri ere emantziguten
kafe, puru, patar.
Ura zan erariyan
gartsu ta ederra
ateraziten zuen
begitik txingarra,
zorrinuan piska ainbat
baitzuen indarra.
Laukotiori zeintzan
ona nai dunak jakiņ:
Andoain'go Mendikte
buruzai beste oikiņ,
Zarauz'ko Gorrotxategi,
Asurmendi, Berastei,
laugarrena Olaran
Joseba Ernani
gu ere aiton illobak
joanak giņan ortik.
Azurmendik eramantzun
mandoz zer jan da edan,
kafe, puru ta patar
danetik aukera zan.
Ura zan ibiltzia
nai genduben eran
zugaiztiyark zirudin
bulebar tankeran,
uso zuriyak ere
baitzebiltzan egan.
Gero jarri giņaden
begira piņuidi,
esanaz orlakorik
iņun ez dagiri.
Zerbait emango nuke
baleo nork neurri,
beriala eldu zioten
bota nun itzari,
aurki ziran baten puntan
Zarauz ta Ernani.
Eskui txistu emanda
intzuten sarrera,
beriala igo ziran
goiko muturrera,
zintaz neurtu zuten
jetxiala bera
ogeita amabost metro
zan gutxi gora bera
aundiyaguak ere
saill artan badira.
(Jarraitzeko)
|