inprimatu
A bejondakizula
Izenburua:
A bejondakizula
Sinadura:
Arrospide, Jon (Arrozpide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrospide, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
337.zk.
Orrialdea:
2

Arrospide

 

 A bejondakizula

 Leunda'tar Patxi,

 zure dei oi ezin det

 erantzun gabe utzi.

 sillan exeri naiz ta

 illiak igurtzi,

 krisallua pres daukat

 oliyo ta guzti,

 txingar batez nai diot

 argiai arrazi.

 

 Egi-egia diozu

 dudik gabe, erri,

 amets ori nuela

 nik ARGIA'n jarri.

 Noiz eta nola ere

 esangoizut garbi:

 Garagarrilla emeretzin

 buruz banago ongi,

 zenbakiya zan berriz

 irureun da oitabi.

 

 Amonaren amandrien

 arreoko kazuela,

 Eulejio ijituak diozu

 alanbratu zuela;

 su gaņian jartzera

 zuaz bereala.

 txikitxua deizkiyot

 izango dezula,

 amets orrek erruz baitu

 mami ta ezurra!!

 

 Irmo eutzi nai diot

 nere ariyari,

 ta agindurik ez nua

 ukatzera iņori;

 jakin nai baldin bazu

 amets orren berri

 urrengo asteko ARGIA

 ondo irakurri,

 ta eskumiņak, Patxi,

 eman Balerdi'ri.

 


inprimatu