inprimatu
Andaluziako enkontruak
Izenburua:
Andaluziako enkontruak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Txistu ?)
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
927.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Andaluziako enkontrua

 

 

 Lehenengo Aste Santuan

 hilez Apirila,

 biajerako asmotan

 joan ginen Madrila.

 Sakelako dirua

 nahiz ez izan pilla,

 libertitzeko gura

 ez zen inola hila...

 hego aldera jo genun

 hondartzaren bila.

 

 Granadatikan zehar

 lagunak kotxean,

 ondo egondu ginen

 bazter ederretan.

 Itsasoko aldera

 ailegatutzian,

 ta bainatzeko gura

 bete genunean

 nasaiki sartu ginen

 kanpineko dendan.

 

 Nekearen sari den

 loa dastaturik,

 amaitasunezko ametsez

 bihotzak beterik

 hots bildurgarri batek

 ni iratzarririk,

 bihotza taupadaka

 atea idekirik...

 goardia zibilak dendan

 geneuzkan sarturik.

 

 Karneta erakusteko

 mugiturik gabe

 eta kotxea hartuta

 egiteko alde,

 bildurrezko hizkeraz

 beti galdez galde,

 zergatik ote ginen

 horren errebelde...

 trankilki bizitzea

 ez baita debalde.

 

 Begitan sentiturik

 eguzki argia

 eta pasatu zenez

 horren sustu handia,

 ezagutu genuen

 Andaluzi erdia

 eta bukatzekotan

 gure oporraldia,

 Euskadira gu ginen

 pozarren abia.

 

 Jaengo aldetikan,

 han gindoazenak

 bertso zaharrak kantatzen

 kanporatuz penak;

 kamino buelta baten

 geldi gintuztenak

 jaurtiki zizkiguten

 orru handienak:

 «Euskaldunak ginela

 kriminalak denak».

 

 Lehenago geundenak

 barre-algaretan

 gero senti beharra

 harma bizkarretan.

 Kabo primero bat zen

 kotxe miatzetan,

 gu aldiz dardar biziz

 kasik lehertzekotan...

 azkenik haiek utzi

 gintuzten baketan.

 

 Bertso hauekin nik ez

 dut egin fabula,

 ordurarte ez zitzaidan

 gertatu sekula.

 Oporretako asmoak

 zizkiguten zula,

 eta eman behar dizuet

 kontseju mardula:

 Espainara joatean

 alda mátrikula.

 


inprimatu