Mondragoko kalezaņa
Arriola, Jose Manuel
I
Gaur Arrasate ikusten degu
nik aldakit zer egiņik.
Ezan lezake bai ote duan
bestebat bere berdiņik.
Baiņa Uribarri bizi geranok
degun moduko erregiņik.
Itxaropenen Ama degula
egon gaitezen jakiņik.
II
Amatxo onen kondairarikan
nik ezdet ikasi baiņa.
Nere fedeak esaten baitit
izango dala bikaiņa.
Zaarrenetan zaarrena dala
nik orrela det jakiņa.
Seme-alabok bera maitatzen
egin daigun alegiņa.
III
Zorion orrek emate digu
nik aldakit zenbat kezka.
Alde batetik edo besterik
beti arduretan gauzka.
Itxaropendun Amari gaude
lagun dekigula oska.
Aldamenean iru izar eder
berri berri sortu zaizka.
IV
Esan dezagun nola diraden
izar dena-delakoak.
irutatik bi dirade emen
lurreko bizi lekuak.
Irugarrena osatutzen du
jaun don Ibon, parrokuak.
Emango izkunak bizitokiak
beti beti betikoak.
V
Lendik onara seme-alabak
baitzaizka ubariturik.
Era berean baititu ainbat
umetxo ta aingerurik.
Baiņa ezpadegu maite izaten
egietasko pakerik.
Aundinai utsez eztegu ingo
Ama birjiņen gogorik.
VI
Millaka gera gaur biztanle
Uribarri delakuan.
Baserriren bat edo beste len
besterik etzan lekuan
Sinisten ere oso erraza
etzan giza modukuan.
ikusten degu aldatu dala
prixaka egundokuan.
VII
Ezin Ukatu aldatu dala
Uribarriko bizitza.
Baiņa len ere baratza zan da
berriro ere baratza.
Len sortzen ziran aza ta porru
kipula ta berakatza.
Eta gaur berriz gizon jakintsu
asko sortutzen dabiltza.
VIII
Bizitzan jator erantzuteko
jakintza premizko zaigu.
Zoritxarrean geigietan
bestera usatzen degu.
Zuaitz arbolen giza gizonak
ondorengoa sortzen du.
Meontu onakin txertatu bear da
prutu onik emango badu.