Milla lareun irurigeita
Arriola, Joshe Manuel
I
Milla lareun irurogeita
au zan laugarren urtean.
Gamboitarren ta Oñaztarren
gudatearen ostean.
Gertatu zana Mondragoe'tik
Garagarza bitartean.
Alakorikan iñok gutxien
pentzatze zuan batean.
II
Martin Bañez Artazubiaga
ta Yon Bañez Barrutia.
Gamboitarren buru ziran bi
gizon batera iltia.
Gaizkille batzuk orrela zuten
beren gogoa betia.
Toki berea utzirik zuten
ondo odolez buztia.
III
Odol beroa Martin Bañez'en
andra alargunen zañetan...
Bere izenak osatzen dira
Santxa Otxoa Ozaeta'n.
Jarri zanean bere senarra
gorputz zegonen oñetan...
IV
Au gertatu zan Mondragoe'ko
Ibarreta'ko ola-etan.
Ez dago bertso zarragorikan
idatziak daudenetan.
Andra alargunak bere aotik
bota zitunak an bertan.
Bertso ederra, ederra baita
ederra bene benetan.
V
Gauza oneri begiratu ta
artzen dioten tankeran.
Ezin ausnartuz badarabilkit
nere burua bete lan.
Emakumezko bertsolaririk
ez ikustean aukeran.
Ez diralako? edo bestela,
zergaitiokan ote dan.
VI
Emakumea, seguru ere,
zokoraturik egon da.
Leno eztako toki askotan
orain agertzen ari da.
Gizona baño gutxio iñoiz
ez ditekela izan da...
Bertsotan ere agertu bitez
baldin orregatik ba-da.
VII
Ez bedi iñor au dala eta
minberatu ditekenik.
Santxa Otxoa -Ipillu dala,
andrak autatzen ditut nik.
Ez dedin gerta agertu ezin-da
iñor zokoan dagonik.
Ez bai-dakit «neuk» aukerarikan
artarako emandanik.
VIII
Moda berritan ez ba-gabiltza
ezin bai gera bizi're...
Baña lekua eman bearra
baidago nola naita're.
Txapelketa asko eratutzea
oso bidezko litzaie.
Bat baño geio sortu litezke
biderik jartzen ba-zaie.
IDATZIAK DAUDENETAN
BERTSORIK ZAARRENA
EMAKUMEZ'KO BATENA,
MONDRAGOE'KOA AIN
ZUZEN.
Joshe Manuel ARRIOLA
MONDRAGOE'KO KALEZAÑA