Lengo ostiralean
Arriola, Jose Manuel
-1-
Lengo ostiralean,
bestetako gisan,
peririk etzan baña
peri eguna zan.
Nekazari zintzo bat
beti dana izan.
zer egiñak egiten
kalean izantzan.
Bere zenbait naigabe
aitzen egon nintzan.
-2-
Euskal erri maiteko
baratzkiak gera.
Ba datorrela gaude
naikoa galera!
Sinistutzeak ere
au lanak ba dira.
Nekazaritza dator
guztiz goitik bera.
Ixtantean jetxi da
irutikan bira.
-3-
Bera nekazaritzan
trebea izana,
baña gaur urteetan
gora dijoana.
Iru seme sasoiko
etxean dituna.
Etzaio begizkoa
aien etorkizuna.
Pozikan gabe dago
batere gizona.
-4-
Irutikan birekin
dadukan problema:
ori da ikasitzen
dabiltzna danena.
Irugarrenarekin
ez dauka onena,
kale usain gozoak
iristen zaizkona:
au da nekazaritza
bera dakarrena.
-5-
Ikasle biak gatik
aitak zun ematen,
pentsatzen bere arte
nola dan egoten,
ez dakilla nolatan
zitezkean irten,
basarrian sortuak
orrela izaten,
solora ez agintzeko
zeozer ekarten.
-6-
Irutik erdikoa
etxean lagunik;
aitak itxaropena
jarrita daukanik.
Arek berriz lagunak
kalean izanik;
aizea ote duan
artzen aiengandik.
Beldur da ez ote duan
egingo gauz onik.
-7-
Larunbata kalean
gaur izaten da jai.
Lagunak juten zaizka
mutillari noiz nai.
Lana egingo dunak.
ezpaidu ori gai,
aitak ere ez luke
orrelakorik nai:
iñoiz emanak dira
denak erasoai.
-8-
Aitak osan «zertara
etorri ez dago;
emen ezta kalean
ainbeste sosego;
larunbatean lana
in bearra dago,
ostiralean baño
askotan geiago».
Besteak erantzuna:
«oraiñ'e or al ago?
-9-
Oraiñ'e or al intzan?
agure zekena,
semientzat biotzik
bate eztekena.
Semea astoen gsa
lana iten dikena.
Ordubete galtzeak
ematen dik peria
Luzaroko ez aiz, ez,
laister dek azkena».
-10-
Aiten tripa jatea
ori ikustian;
lanean nekatua
bizitza guztian;
pozik agertzen zana
orain ainbestian.
Luzaroko eztala
berari esatian,
ori bai dala artzea
bat ezin bestian.
|