inprimatu
1978ko santomasak
Izenburua:
1978ko santomasak
Sinadura:
Arriola, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arriola, Jose Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
[815].zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


1978ko santomasak

 

Arriola, Joxe Manuel

 

 1

 

 Gauzak pentsatzen jarri gaitezen

 gure artean biziro.

 Santomas eta Gabonak dira

 gerturatuak berriro.

 Euskal Erria agertzen zaigu

 problematsu ta serio.

 Ekaitz zakarra baretu eta

 ea jartzen zaigun giro.

 

 2

 

 Santo Tomasez gure azokak

 ezagunak asko jentek;

 ori orrela dan ezkerotik

 onela uste du batek;

 argi egiņa len izan dana

 ainbat eta ainbat urtek;

 aurtengoakin beste bat geio

 espero du Arrasatek.

 

 3

 

 Batzuk azoka amets dutenak,

 erromeria bestiak;

 gizaldietan iraun duana

 gaur naikoa lan eustiak;

 eragozpenak uxatutzeko

 problemaz gaude betiak;

 dan dana jator konpontzeko gai

 dirala nago gaztiak.

 

 4

 

 Gaitasunean geran aņakin

 eman ezik okerrera,

 bide luzean nere iritziz

 joan gindezke aurrera.

 Kristau legeak botatze ezkeroz

 apurtuta baztarrera,

 bakar bakarrik gaitasun orrek

 garamazki negarrera.

 

 5

 

 Santo Tomasen ondoren orain

 atzetik datoz gabonak;

 berriztutzeko Jesus Aurraren

 etorrerako egunak;

 gure galtasun berezi oiek

 usatzeko guztiz onak;

 urte berriak euzkitzen gaitun

 len illunetan egunak.

 

 6

 

 Illobi danak ildakoz bete,

 senda-etxeak zaurituz;

 trixkak ugari bazterretan da

 diru etxeak utsituz;

 itz baten esan nai nukeana

 bizi bideak gutxituz;

 orrela gauzak ikusten ditut

 gaur gaur bezela begituz.

 

 7

 

 Urte berriak lore apaiņez

 jantzi beza gure lurra;

 aurrerakoa ez dedin izan

 lenago bezin gogorra;

 alde batetik edo bestetik

 erasoa ta zigorra:

 gauzak obera aldatutzea

 oso zaigu derrigorra.

 

 8

 

 Bide tristetik jarraitu gabe

 berriro nua pestara;

 Santo Tomasen egitaraua

 ezta oraindik atera;

 baņa ba dakit gure gaztiak

 ari dirala artara,

 itzuli naian garai bateko

 Santomas Arrasatera.

 

 9

 

 Txalogarria gure gaztiak

 duten asmo borobilla;

 Santomas jaiak jatortzea da

 beren eginkizun soilla;

 zenbateraņo poztutzen naizen

 esatea bai zait zailla;

 biotz biotzez opa dedana

 dana ondo irten dedilla.

 

 10

 

 Bertso batzuek moldatzea zan

 gazte auen egarria;

 eginkizun aun neregana da

 zuzen zuzen eroria;

 nik ere berriz nere aldetik

 serbitu nai det erria;

 ondo igaro urte zar au ta

 obeto asi berria.

 


inprimatu