inprimatu
Zorion egarria
Izenburua:
Zorion egarria
Sinadura:
Arrieta, Joxe Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrieta, Joxe Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1061.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zorion egarria

 

Arrieta, Joxe Mari

 

 Bertso batzuek jartzera,

 besteren beta artzera,

 neretik egan nijoa zure

 sukalde ertzera.

 Biotzetikan ortzera

 barruko kezkak lertzera...

 Bakardadean sortzen diranak

 zuri agertzera.

 

 Zelaietikan egira

 gure pausoei begira,

 jarri ezkero au galdetzen naiz:

 beroiek zer dira?

 Ondasunaren dirdira

 bakoitzak bere zagira

 sartu nai baņo denok osorik

 iņork ez erdira.

 

 Jartzen bagera gaņetik,

 zeņen era apaņetik!

 itz gozo eta lore ederrak

 sobre mingaņetik.

 Baņa zer da ezinetik?

 arek dakarren miņetik?...

 Zulatzen bada odola dator

 bizi dan zaņetik.

 

 Gutxitik azkar askora

 pasa nai ori kaskora...

 Alde aundirik bai alda ontan

 zintzotik gaiztora?

 Begira bera ta gora,

 galdetu nor dan gustora:

 Aitzurrak sarde izan nai luke

 ta segak aizkora.

 

 Jaiotzen negar arrantza,

 gero kezka ta zalantza.

 Zer da ordea gizarte onek

 jarri digun dantza?

 Lore arteko arantza...

 Nortasun ustelan gantza...

 Berak nai gabe ernaldutako

 emearen antza.

 

 Nork du nai ainbeste zori?

 Arre erantzun isori

 lenez gaņera indartu zaigu

 naikoa gaitz ori.

 Denok, beltz, zuri ta ori

 orra aazturan erori:

 leoiak leoi bear duela

 ta txoriak txori.

 

 Soro batetik bestera

 larre obeen eskera

 gabiltzan ardi artaldekoak

 baizikan ez gera.

 Biar guztiok ostera

 atzo moztuak moztera,

 albokoaren samiņarekin

 geronak poztera.

 

 Beti bide errezean

 artzaiaren babesean,

 lasto apur bat eman dezaigun

 larrerik ezean.

 Arkumeak jolasean,

 ardi zarrak solasean,

 aotik jaten ez dan bazkatik

 ezin txit asean.

 

 Artaldetikan igesi

 joateko ez giņan ezi,

 ez bai da errez austea zenbait

 langa eta esi.

 Ametsa edo eresi

 zer dan nik ezin berezi,

 baņa gizonak ardi izaterik

 ez luke merezi.

 

 Zorionaren atean

 norbait egunen batean

 sartuko balitz, aurki dedilla

 betiko pakean.

 Luzaroko illunpean

 bizi osoko epean

 erori gabe topatzen bada

 illargi betean.


inprimatu