inprimatu
Agur alkate jauna
Izenburua:
Agur alkate jauna
Sinadura:
Arrieta, Joxe Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrieta, Joxe Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
938.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur alkate jauna

 

Arrieta, Joxe Mari

 

 Juan Joxe Uriari

 gaur gure agurra

 eskeiņi nai nioke

 ta ez da xamurra;

 askatasuna ain da

 guretzat laburra

 egia dionari

 goitikan egurra

 kolpeka lortu degu

 lortu dan apurra.

 

 Obra an obra emen

 lana eta lan

 ori da egin dezun

 pekatu txar dana,

 erria jazten saia

 larrugorrik zana,

 beti bete nai zendun

 biotzak esana,

 al danok ba-gendu zuk

 bezelako bana.

 

 Pozgarri gertatzen zan

 zugana joatea

 beti zabalik zeukan

 edonork atea,

 zer ote da bat berez

 gizon izatea...

 lendabizi laguna

 gero alkatea,

 ta orain alajaiņa

 saritzat katea!

 

 Biotz zitala beti

 zornearen miņez

 gozotasun gutxi-ta

 zipozkeri griņez.

 Gu zurekin gaudela

 lagun jator ziņez,

 -ez bai dezu berdiņik

 gizonez ta piņez

 orretxegatik daude

 eraman eziņez.

 

 Ez dago gorrotorik

 nere bertsoetan

 asmo txarrikan ez det

 beatz besoetan

 baiņa goseak daude

 eta basoetan

 arrano atzaparrak

 gure usoetan

 errez sartu oi dira

 mami gozoetan.

 

 Nunaitikan etzaigu

 falta atakerik

 gorroto zipozkeri

 malko ta nekerik,

 ezin-bizi zori-txar

 ta odol-eskerik.

 Sua itzali gabe

 ezin buka kerik

 bide ontatik emen

 ez dago pakerik.

 

 Espetxeratua zu

 etzera bakarra

 gaur geiagorengana

 eldu da sukarra;

 baretuko al zaigu

 denbora zakarra,

 noizbait gallenduko da

 eguzki indarra

 lore usaia eta

 txorien marmarra.

 


inprimatu