inprimatu
Eguerritan. Jesus aur txikiari
Izenburua:
Eguerritan. Jesus aur txikiari
Sinadura:
Arriaran
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arriaran

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
194.zk.
Orrialdea:
1

Eguerritan. Jesus aur txikiari

 

Arriaran

 

         (Venid pastorcillos bezela abesten da)

 

     DENAK

 Atozte kristauak,

 Goazen lenbaitlen;

 Jesus jayo eta

 Dago Betlenen,

 

 Atozte kristauak,

 Goazen lenbaitlen;

 Jauretsi (adora) dezagun

 Jesus Betlenen.

 

     AURREK

 Ganbelan dago,

 Asto ta idiān

 Erdi erdian

 Aotzean;

 Berotzen dute

 Bik beren atsez

 Otzak negarrez

 Ikustean.

 

     AUR BIEK

 Zeruan, nere Jesus maitea,

 Dirade aingeruk arritzen,

 Ikustean Zu, zerūn Jabea,

 Eztasun au noritzen.

 

     BESTE AUR BIEK

 Zu salbatzearren, nere anaia,

 Ain bear ta apal nauzu emen!

 ”Zugatik nere neke garaia

 Asten baizait Betlenen!

 

     DENAK

 Atozte kristauak (len bezela)

 

     AURREK

 Ardizaiei

 Mendi babesan

 Zietenen esan

 Berri onaz.

 Gentsi ta zuten

 Jauretsi Aurtxoa

 Beren Jainko

 Da Erosleak,

 

     AUR BIEK

 Ta iru erregek urrunetatik

 Ziran izarraz etorri

 Ango aberaski bikaińetatik

 Eskeintzearren Aur Orri.

 

     BESTE AUR BIEK

 Zatozenean jaurestearren,

 æEz dirazu, anai, utziko

 Zure biotza, nereān barren,

 Gorde nezan betiko?

 

     DENAK

 Atozte kristauak,

 ............................

 


inprimatu