inprimatu
Iparragirre
Izenburua:
Iparragirre
Sinadura:
Arri Gotzon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arri Gotzon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
641.zk.
Orrialdea:
2

Iparragirre

 

Arri Gotzon

 

 Euskal-Erriyak gazon andiyak, ugariyak izan ditu

 Iparragirre eratako bat ezin dezakegu ukatu.

 Beti ibili zan gelditu gabe gitarra jo ta abestu

 iņun egin zun gaitz aundiyena, auxe izan zan: ĄAlaitu!

 

 Edo-nor bezin "fuerozalia", berua zun ark odola.

 Gazterik gudara igesi zan ikastolara zijuala.

 Askotan esan omen ziyoten gudarako gazte zala

 bere erantzuna izatemen zan: Gaztia, baņa... ez makala.

 

 Etzekiyan zer zan bildurra. Etzan nekatzen laxterka.

 Areriyorik ikusten ba-zun eratxitzen zun makilka.

 Zauriyaz soņa bete ziyoten, azala kendu zatika;

 baņa ain mate zitun fueroak, amets ta amets zun burruka.

 

 "Gernika'ko Arbola" egin zun guda amaitu ondorian

 euskeldun orok ura entzuteko belauniko jartzen ziran.

 Euskotarrak esnatzen zitula, espaņarrak oartu ziran

 t'espetxera eraman zuten txapel-okerren erdiyan.

 

 Juiziuan agindu ziyoten juteko Euskal-Erritik

 eta jun zan amatxo agurtuaz samintasunez beterik.

 Ludi guztiyan ibili zan da etzun izan zorionik

 urritasuna berakin beti, iņundik ez laguntzarik.

 

 Arpide bat zabaldu zuten txindi apur bat biltzeko

 bere lurrera etorri zedin ezurrak emen uzteko.

 Orixe izan zan bere ametsa etzan beņere aztuko

 Jaun-Goikoaren laguntza izan zun amets ori lortutzeko.

 

 Urretxua zan jayoterriya, bera gertuan bizi zan

 egun askotan egurasten bere urira etortzen zan.

 Ildakuan ere bere gorputza emen yortziya izan zan

 onda ere bere ametsa oso-osorik bete zan.

 

 Bere izeneko enparantzan Udal-etxiaren aurrian

 bere irudiya jarrita dago edergallu ederrian.

 Il ondorian eskeņi zayo omenaldiya ludiyan

 Jaun-Goikoak ere omenduko zun sartuaz donokiyan.

 


inprimatu