inprimatu
Xumelar eta Mirentxu
Izenburua:
Xumelar eta Mirentxu
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
247.zk.
Orrialdea:
1

Xumelar eta Mirentxu

 

Emeterio Arrese

 

         Nere adizkide Sanperio'tar Luis   

         iaunaren nayeraz, abestutzeko ipiñiak.

 

         (Xenpelar eta Patxi'k egindako

         neurtitz-aidiaren doñuaz.)

 

     XUMELAR

 Ene kutuntxo maitia,

 Aitormendiko lilia,

 olerkari ta bioiz gaxoen

 amets-irudia;

 urdin gorengo txingia,

 izartxo dizdizaria,

 ¡otoi dagizut, Mirentxu, nitzaz

 kupitu zaitia!

 

     MIRENTXU

 Itz eder oien eztiya

 legun eta bereziya,

 esaten ari zeran gauz onek

 zoratu nai iya;

 sinistutzen det egiya

 izango dala guziya,

 begizoliak, ezin ukatu,

 bioiz maitatiya.

 

     XUMELAR

 Zuk ere begiak zoli

 uxo batek bezin argi,

 ain zeru-txingar politik ez det

 egundaño ikusi;

 espanak anpolai gorri,

 ortzak berdin, txuri txuri,

 elur gañeko pinpiña zure

 aboak dirudi.

 

     MIRENTXU

 Ez det izan ispillurik

 ugeldi garbiya baizik,

 itxusi edo ederra naizen

 ez dakit oraindik;

 bañan esango dizut nik

 ez dala beste biotzik

 nereak ainbat Xumelar'ena

 maita lezakenik.

 

     XUMELAR

 Goibel ondorean urdiñ,

 zorilaiz urren atsegiñ,

 bat-batez orain arindu zaizkit

 ainbeste kezka-miñ.

 Zure gogozko izan nedin

 egingo det nik alegin,

 ¡zeñen zorion bizi bagiña

 biyok alkarrekin!

 

     MIRENTXU

 Xumelar mutil alaya,

 Mendiburuko artzaya,

 garbiro, ziñez itzegiteko

 eldu da garaya;

 berdin danez gure naya

 zu, bai, nere senargaya,

 laister biyontzat bai izan bedi

 otorduko maya.

 

     XUMELAR

 Lilitxo panpin laztana,

 nere maitekor zerana,

 mintzo gozoen eztiya dator

 zerutik nigana;

 ¡zer ote gerta zaidana

 ¡o! nere zorun otxana!

 ¡etzait aztuko pozaren-pozaz

 gaur entzun detana!

 


inprimatu