inprimatu
Sorgin-eztayak
Izenburua:
Sorgin-eztayak
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
306.zk.
Orrialdea:
1

Sorgin-eztayak

 

Emeterio Arrese

 

 Iñauteri egunaz

 Tolosarren pozkai

 zorionean gatoz

 abesturik alai.

 Ez gera gu zenbaitek

 uste bezin etsai,

 kalterik ez diogu

 iñori egin nai.

 Zuek dezuten jayaz

 sorgiñak ere jai.

 

         Andre muskin sudurkako,

         begi-gorri;

         onen aurrean mamutzar

         ezpain-lodi!

 

 Gauz arrigarri asko

 egiten ditugu:

 itxusi diran gazte

 guziak edertu,

 ta neskazarrak noiznai

 berriro gaztetu.

 Geroko berri ere

 ziñez badakigu,

 etorkizunik ez da

 guretzat illundu

 

         Andre muskin...

 

 —Basojaun bizar beltzak

 andre muskiña'ri

 eragiten dizkio

 milla sorginkeri.

 Biyak ziñuka daude

 bata besteari,

 ta pertzaren barrenak

 borboill-otsa dagi.

 ¡Eztayak dira laister,...

 zoramena sarri!

 

         —Andre muskin...

 

         BASOJAUN

 Zure gogoan lizun

 antzurik ezpada,

 andre muskin, atoz gaur

 nere besotara;

 sorgin-ontziyak emen

 borbollez dasana

 atsegiña dala.

 ¡Muskin, argitu bedi

 lezaundiko itzala!

 

         MUSKIN

 Nere biotz-barrengo

 irakin gozoa

 basojaun, zuregana

 lurrintsu dijoa;

 ontzi onek darion

 marmari zoroa

 ezin izan liteke

 adikorragoa...

 ¡Gaurtandik nere senar

 basojaun sendoa!

 

 Kuku sorgiñak iru bider jo;...

 entzun degu bere deya

 gaur arratseko illargipean

 Akelarren eztai-jaya.

 Basamilloa surtara bota,

 orain degu-ta garaya;

 maitaro emen zabaldu bedi

 sorgin-belarren usaya!

 

         Tin... tin... tin...

 

         ¡Ju, ju, ju, ju!...

         ¡Ja, ja, ja, ja!...

 

 ¡Entzun, entzun jai-algara

 zaleki osiñik-osiñ,

 lur osoak poz-ikara,

 izate guzia sorgiñ.

 Gaur degun asti billera

 arrats obegoan ezin;

 ¡uju, ju, ju!,

 ¡ja, ja, ja, ja!...

 Andre muskin, andre muskin

 askai zoroen erregiñ!

 


inprimatu