inprimatu
Seaskatik illobira
Izenburua:
Seaskatik illobira
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
308.zk.
Orrialdea:
1

Seaskatik illobira

 

EMETERIO ARESE

 

 Amets igeskor zoroak dira

 lurtarren pozkai guziak,

 txingarrak baņo iraute geigo

 ez du-ta gure biziak.

 

 Gaztea nitzan garayan beti

 laisterka nijoan..., itxu;

 gaur, zartzaroaz, nere bidean

 nai arren ezin gelditu.

 

 Zertarako da oraingo zenbait

 sorbillarien iritza?

 Egizko pozen iturburua

 arretu nayaz dabiltza.

 

 Biotz geyenak zalekerizko

 igitzez daude ler-zori;

 etsai gogorra iņolaz ere

 ezin ase makur ori!

 

 Pozbide txarrez alperrik dabil

 gure gogotzar alena;

 errazkeritik eldu dan pozak

 ondoren beti gallena.

 

 Atsegin eder gozoa noski

 sailla da beingoz irixten;

 nekazariyak nekatu gabe

 ordaņik ez du jasotzen.

 

 Bear genduken bezela ziņez

 gizonak gizon bagiņa

 ez litzake gaur izango noski

 bizitz au orren samiņa.

 

 Nekea baizik ez dakar gure

 griņa gaizto ta zakarrak,

 anayak etsai gabiltzalako

 zorionik ez lurtarak.

 

 Aundi ta txiki guziok berdin

 lurpean laister..., illotzik;

 alaz ere guk oroitu nai ez

 bizi au laburra danik.

 

 Egiya zertan gezurrez jantzi

 il bear degun ezkero?:

 "orain" une bat besterik ez da,

 iraupen osoa.., Ągero!

 

               * * *

 

 Amets igezkor zoroak dira

 lurtarren pozkai guziak,

 txingarrak baņo iraute geigo

 ez du-ta gure biziak.

 


inprimatu