inprimatu
Pello-ziri
Izenburua:
Pello-ziri
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
241.zk.
Orrialdea:
1

Pello-ziri

 

Emeterio Arrese

 

 Oņetako egille

 yayua zan ori,

 baņan jai egiteko

 yayogua noski;

 alper izugarriya,

 lanetik igasi

 sagardotegietan

 zebillena beti.

 Bere nagusi onak,

 uzkurti arekin

 jardun gaiztoan geigo

 ibilli etzedin,

 au esan Zion: —Pello,

 aspaldi zeregin

 gutxi dago-ta gaurtik

 aurrera nik ezin

 artu zindezkek emen...

 "—Zer? —Pellok daruntz— ni,

 lan gutxi dagolako

 emendik bidali?

 ĄEz orixe!; barkatu,

 baņan erabaki

 txarra eman diozu

 gaurko auziyari.

 Iru geranoktatik

 ikusten danez bi

 zure kaltean dira

 orren gogoz ari.

 Bidal'itzazu bada

 Xumai eta Patxi;

 lanik ez dan tokiyan

 alperra nagusi"—.

 T'alkiyarekin, tanka,

 lurra joaz, bertan,

 lantegiko nausiyak

 bidali etzezan,

 gure Pello-ziri au

 gogor exeri zan.

 Arrazoirik etzula

 iņork ezin esan.

 


inprimatu