inprimatu
Kun kun
Izenburua:
Kun kun
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
128.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kunk-kun

 

Arrese, Emeterio

 

 Ez negar egin, nik emango bai

 Sagar bat shimel shimela

 Amoņa bezin shimurra eta

 Goshua bera bezela;

 Au janaz ondo magalechuan

 Atsegindurik aurrena

 Seaskan llo, llo,

 Nere pcholo

 Jarriko zaitut berela.

 

 Ekatzu mushu, gero

 Lo egin dezazun

 Llo llo, tira maitia

 Llo llo... kun-kun, kun-kun

 

 Aingeru maite miragarriya

 Zorigaitz bat ez dezuna

 Seaskan orla mugira geldiz

 Amets egiten dezuna;

 Zeņen goshoak diran zuretzat

 Nere maiteko kuthuna.

 Amona sharran kantuak eta

 Seaskachoen kunkuna.

 

 Lo dago, eta biyok

 Amets egin zagun

 Aurrak lotan eta nik

 Esna... kun-kun, kun-kun.

 


inprimatu