inprimatu
"Elurmendi"
Izenburua:
"Elurmendi"
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
256.zk.
Orrialdea:
1

"Elurmendi"

 

Emeterio Arrese

 

 Amets ote da?... Mendi gañean

 lenen-garaiko txabola...

 Aitor ber-bera iduri zait an

 uztargipean dagola.

 

 Euskera-zale geran guziok

 maita degu Elurmendi,

 beronen altxo garbi-garbian

 bizi da-ta "Maitagarri".

 

 Negarrez dagon Amaren aldez

 onetxek bai alegiña!;

 zeñen poz Amak ori bezela

 zintzo jardungo bagiña!

 

 Lore saminak usai gozoa,

 basillunak intz-iñargi,

 ta zorionez Elurmendi'ko

 erle beltxak ezti txuri.

 

 Jaun argi ori ez da beñere

 izan, ez, gogo-sorayo;

 itz-eule jator bikañagorik

 emen beintzat ez da jayo.

 

 Ziri-jolas on politak ere

 badadizki zortzen alai;

 ¡arrano beltxa! joku zail ortan

 iñor ez noski bere gai.

 

 Txiliport edo pottorro bezin

 murgille bizkor yayua,

 ziriya sartu ondoren zuk ¡pott!...

 ¡arrapa zak potorrua!

 

 Urgul-mendiko zugaztitxoan

 elkarti biltzen geranak

 biotz-mamitik demaizkitzugu

 atsegiñezko laztanak.

 


inprimatu