inprimatu
Elur ostoak
Izenburua:
Elur ostoak
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
193.zk.
Orrialdea:
1

Elur ostoak

 

Emeterio Arrese

 

 Egun epel ugari

 aurten azaroak

 eman dizkigu, bañan...

 zer ondorengoak!

 Iparbeltzak daramaz

 zuaitzen ostoak

 ta ixil ixillik daude

 txoriño gaxoak.

 

 Uso-luma txurien

 anizez mara-mara

 elur-ostoak datoz

 mendi-gañetara.

 Txuri, txuri soil ango

 larre, baso, txara...,

 laister bean ere bai

 elurrezko izara.

 

 Itsaso ta mendiyak

 era batez ubel,

 argizpitxo bat ere

 iñondik ez emen.

 Illotzik dago lurra,

 oztaldea goibel,

 nere gogoa berriz

 erdi-gaxo,... motel.

 

 Ez, ez...; agertuko da

 noizbait eguzkiya,

 illun otzaren urren

 berogai argiya.

 Orain negua, bañan

 gero udaberiya,

 ¡poztu bedi-ba nere

 barrengo txoriya!

 


inprimatu