inprimatu
Ames egin dot
Izenburua:
Ames egin dot
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
222.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ames egin dot

 

 

 Ames egin dot, ames,

 libre naizela benetan,

 eta egiaren ordez, garratzez,

 ez dala iņor sartutzen kartzelan.

 Ames egin dot, ames,

 zintzo garela mutillak.

 Eta guretzako garrez, eskarrez,

 nunbait egongo dirala virgiņak.

 Ames egin dot, ames,

 bizi naizela amesez.

 

 Ames egin dot, ames,

 Miņik ez dala munduan,

 eta biarraren neurriz, izerdiz,

 ez dala iņor okertzen gaixuan.

 Ames egin dot, ames,

 leundu dirala odolak,

 ta ur, erriz eta aizez, bat batez

 mugak gordeko ditula biotzak.

 


inprimatu