inprimatu
Arraunketa
Izenburua:
Arraunketa
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
281.zk.
Orrialdea:
1

Arraunketa

 

Emeterio Arrese

 

 Egun alaya...

 Jai eder baten

 aztarnak biziro agitz

 euskal abenda

 goratu zale

 itxas-uri ontan dabiltz.

 

 Arraunketa da...

 Mutil bikañak

 zarrena beren lemazai

 arturik orain

 bertan asteko

 tankeraz daude txit ernai.

 

 ...Rau!... Irten dira,

 irten bat-batez

 trañerak oldar bizian,

 apar darion

 txanpadaz jo-ta

 ¡bai azkar ur-axalian!

 

 Egatu nayaz

 bezela branka

 noizik bein arin jasoaz

 ur-gaña zorrotz

 erdibiturik

 ontziyak bizkor dijoaz.

 

 Urruti daude...

 Baretu dira

 pittin bat gure dardarak,

 bañan ostera

 badatoz lengo

 poz eta biotz-ikarak.

 

 Trañerak onuntz

 azkar jira-ta

 egoki zuzendurikan

 alegiñean

 kementsu datoz

 aurren iritxi nairikan.

 

 Itxas-ontziak

 marru ta txistu,

 nunai zaratots, ardalla;...

 biyak berdintsu

 igaro dute

 Concha'ko sarrera zalla,

 

 Ekin, mutillak!,

 on dek, ori!,...

 jo griñaz ikur-aldera!;

 bertan zerate,

 arraunkada bi,...

 ¡¡abeon degizuela!!

 

 Egun alaya...

 Jai eder baten

 aztarnak biziro agitz

 euskal-abenda

 goratu zale

 Donosti zarrean dabiltz.

 


inprimatu