inprimatu
Ardoaren indarra
Izenburua:
Ardoaren indarra
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
78.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ardoaren indarra

 

Arrese, Emeterio

 

 Ikusikan Peillok

 mendian barrena

 chistu marru ta keaz

 igarotzen trena ,

 ala dio Premiñi

 lurretikan jasorik

 pipa ta abapota:

 Aizazu Premiñ, ango

 amorrazioz

 ¡nola edo zerk orren

 azkar daramaki?

 -¿Ori? Ur-irakiñ au

 indarrez dijoa,

 onek orla sendotzen

 du bere kolkoa.

 Eta orduan, Peillok

 dio toteldua

 izketa bezin trakets

 egiñaz pausua:

 -Bizkorrago litzake

 ¡bai ala Jainkoa!

 uran ordez baluke

 pazian ardua.

 


inprimatu