inprimatu
Ameriketako letcheruen kantuak
Izenburua:
Ameriketako letcheruen kantuak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1869.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ameriketako Letcheruen Kantuak

 

 

 1

 

 Amerika hortako esne saltzaleak (bis)

 Libertizionerako parerik gabeak

 Girichtinotasuna dira ikasiak

 Bathaintzen dituzte guziek esniak

 Ez dire empechatuko haur sarta berriak.

 

 2

 

 Errepartu egiterat goizetan badoatzi (bis)

 Beren kardineratik eginez zombeit jauzi

 Batian hartu eta bertziari utzi

 Karruan ura frango,  bainan esne guti

 Irakiturik ere, ez da joaiten goiti.

 

 3

 

 Omore ona dute goizetik ardura (bis)

 Nork daki zembat aldiz trempatuz zintzurra

 Bortaz borta oihuka "bero lèche  purra"

 Lauetarikan hiru segurikan ura

 Ez du balio ezartzia bcrotzeko sura.

 

 4

 

 juanden egun batian zioten zombeitch (bis)

 Gostuz edaten die sendo'ta eriek

 Ordenatuz geroztik beren medikuek

 Ez die ezagutzen lauetarik  biek

 Hobia edaten dutela kampoan cherriek.

 

 5

 

 Errepartu egin eta, chuchen ostatura (bis)

 Joko beretik bizi diraren lekura

 Erranez: "Saldu diuk esniarekin ura

 Aisa kenduko die gaineko goordura

 Biziki hobiago duk etcheko gachura".

 

 6

 

 Ostalerak egiten du bere baitan irri (bis)

 Urak emana, urak kenduko dauk hiri

 Keinu egiten dio bere mutilari

 Lan bera eginezok hik ere arnoari

 Monera beretikan paga dezan larri.

 

 7

 

 Letcheruak bezala dira ostalerak (bis)

 Su hiltzale horiekin juntatu beharrak

 Badakite nola ken arnoari indarrak

 Izana gatik ere edari hazkarrak

 Mozkortzeko behar dik barril bat bakarrak.

 

 8

 

 Nun nahi galda dadin kognak edo likurra (bis)

 Beldurrik gabe edan ditake gostura

 Ez du zeren galdatu deusetako ura

 Arranjaturik dago behar den trempura

 Ez erretzeko gisan nehori zintzurra.

 

 9

 

 Bi ofizio dira, biak parekuak (bis)

 Batzu ostaler eta bertziak letcheruak

 Mainhuen emaiteko, oi zer medikuak!

 Ez dauzkite kenduko burutik sentsuak

 Atchikitzen gaituzte ur hotzez hantuak.

 

 10

 

 Horietarik zembeit direnean hiltzen (bis)

 Debruak lepotikan ditu harrapatzen

 Haren eskuetarik Jainkoak ateratzen

 Ez du nahi sekulan ifernuan sar diten

 Beldurrez hango sua, urez hil dezaten!

 


inprimatu