Ama!
Arrese, Emeterio
Biotz barrengo naigabe latza
leguntzen dute malkoak
lore legor bat udan bezela
egun sentiko lanbroa.
Argatik orain negar ta negar
ase nai luke kolkoak
ta argatik ere len baño geigo
maitatzen ditut berasoak;
oiek amacho, malkoak dira,
malko pisu ta beroak,
nere animatik mara mara gaur
isuritako tantoak.
¡Ama!... ¡Zer izen maitagarria
¡zer itz samar, eztiduna,
biotz-mugira guziak sendo
ernai-azte dizkiguna!
Ori da gure ordu zalletan
denok aitatzen deguna
anima larri miñerituen
oroitz-iturri leguna;
Ama zan lenaz nere penaren
sendakai on chit biguna,
ta ura gabe gaur ezin nezake
garaitu bizitz aztuna.
Etorkizun bat ona neukala,
irichi naiaz obea,
euskal-erritik urrundu nitzan...
urrundu... ¡doakabea!
utzirik ango mendiak eta
nere kutun sar maitea.
Une char batez arturik ala
bear ez nuen bidea,
geroztik ezdet iñoiz arkitu,
iñoiz ez lengo pakea:
damu garratz ta zatilariaz
ergeldu zait megopea.
Tristura makur illungarria
beñere kentzen ezdana
datorkit orain gogoratuta
ill zaidan ama laztana;
egin zan, bai, ark neri onuntz
netorren eran esana,
¡Jauna barkatu; penaz aitu da
ni gabe soill arki zana;
¡ill da lo negon irten-goizean
alboraturik nigana...
musu emanda ezpaiñ tartean
malko bat utzi zirana!
Oroitutzen naiz nola goiz artan
nik ez ikusteagatik
negarrez anchen gela chokuan
egon zan bakar bakarrik;
etzait aztuko gero neketan
eutsiaz ongi lepotik
ama gasuak nola esan ziran
asnas estu bat egiñik
"¡Seme... bazoaz... bazoaz orla
amaren aldamenetik
betiko gabaz nere bizitza
estaliko da gaurtandik!
Alaz guztiaz mundu berrira.
ezkergabeko semea.
bideztu nitzan... ta arrezkeroztik
¡ansen da bakartadea!
Ikusi nai ta nabaitu eziñik
sorterriko mugaldea
ichas eskiñan gau ta egun nabil
irudipenaz betea:
umezurtzaren basamortuko
negu beltz eta luzea
igaroko det adimi-leiaz
jazorik biotz tristea.
Anchet eritu bakarren gisa
egingo det nere jira
zorabi eta kezka tartean
uts utsa dagon kabira;
kupigarrizko zorgaitz ontan
¡noan... noan... sorterrira,
amacho zarda ill dan leku ta
jaio nitzan alderdira.
Inguraturik alako puska
maiteak dauden tokira
otoitz egiñaz au bizi nai dot
zeruetara begira...
Lengo nekean ordañez orain
zeruan erdi erdian
zure anima egon bedi ta
gorputza berriz lurpian
Illargizko gau damorrigarri,
isill isill ta geldian
zauden lekura urbilduko naiz
egoitz ezti samurrian
amacho, zuri kontatutzera
koita guziak batian...
illak bakarrik entzuten dute
izkera maitagarrian.
nt?~~t~KtCt t~a°tiRlici t:oaait~
Moriutn firdr eu'tlinit
zraa•o al UM IWt7it bwi , ti
eptr,•liútrft borrir lfrpian,
.lifargivku gau daunarrigarri,
¡Ní11 i.~i!l ta geldian
zaudev loltlára urbilduko na~iz
egGitz Pztí Altntlrrlaia
alilucho, zuri, k(Intitutzera
koita gaziak hatian-
illuk 1rt11car3,ik entvutoll dutc~n
izkt3ra zrluit,crg;zrric~n,