inprimatu
Agur tontorrak! Agur zelaiak!
Izenburua:
Agur tontorrak! Agur zelaiak!
Sinadura:
Arrese, Emeterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
321.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur tontorrak! Agur zelaiak!

 

Arrese, Emeterio

 

 «Agur tontorrak! Agur zelayak!

 Agur baso gereitsuak!

 Baserri txuri, ola-zar maite

 ibai t'erreka zuloak!

 Agur amatxo! Eutsi lepotik!

 Estutu ongi besuak!

 Nere ezpañetan lertu bitez gaur

 dariyoskatzun malkoak!».

 

 ***

 

 «Euskal Erria urruti dago

 t'urruti gazte denbora;

 oroitz maiteak, zertan zatozte

 gau t'egun bere gogora?

 Agur Erniyo Agur Zelatun!

 Agur, agur Mandikute,

 alperrik orain amets-egoak

 zuengana naramate!».

 

 ***

 

 «Ara nun dauden aristi, soro,

 borda, baserri txuri-txuriak,

 ibai, osin-beltz, errot, ola-zar

 jauregi orma untzez josiak;

 emen daude nik umetan piper

 eginda, utzirik eskolaldiak

 biyurrikeriaz gau-eskil arte

 jolasten giñan bazter maitiak.

 Udare-baratz, igari-leku,

 txuri-muño ta kilker kabiak.

 Emen zut-zutik len bezin goitar

 ikusten ditut EUSKAL MENDIAK

 bañan nere gain amilka datoz

 azperen batez oroitz guziak!».

 

 ***

 

 «Tontor politez inguratua

 alaitsu dago, egoki;

 bere kondairen gordelaria

 mendi bakoitzak dirudi».

 

 ***

 

 «Uzturre mendiyaren

 gallurrak tontor bi

 bakoitza eziñago

 eder, ikusgarri!».

 

 ***

 

 «Aralar, Aralar, otoi mendi!

 Uda ta negu txit ernai!

 gizandi jator baten antze-a

 goi-goien zakust errizai!».

 

 ***

 

 «Zure gariari adoretsu muñ

 ematen diot urtero,

 bai bear ere MENDIGOIZALE

 ZINTZO BAT NAIZEN EZKERO!».

 

 ***

 

 «A! -esaten dio- zenbat aldiz ala

 jardun txit maitian

 txotx baten puntan edo

 arantza tartian

 zaudela egon ote naiz

 an aldamenian

 nere penak oroitzen

 zure jardunian!».

 


inprimatu