inprimatu
Zoaz ondo. Mariari zeruetara igo zan egunean
Izenburua:
Zoaz ondo. Mariari zeruetara igo zan egunean
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
110-111

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zoaz ondo. Mariari zeruetara igo zan egunean

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 ¿Onelan zuk Ama, largauko gaituzu?

 ¿Onelan ainbeste seme alaba?

 ¿Zergaitik ez gozuz? ¿zergaitik ez gozuz

 Zeugaz eroaten zeruetara?

 

 Gure zizpuruai ez entzun eginda

 Arriturik nago zelan zoazan,

 ¿Ete zoaz Ama? ¿ete zoaz Ama,

 Pozik baga emen bizi gaitezan?

 

 Zugan ipiñirik daukana biotza,

 Zure besoetan nai dabena lo,

 ¿Ama zu bazoaz, Ama zu bazoaz,

 Zelan aurrera da bizi izango?

 

 Zugaz nasi egan egin gura neuke,

 Zure mantuari nik oratuta,

 Baña eziñ igo, baña eziñ igo,

 Nagoalako ¡ai! lurraz lotuta.

 

 Zoaz ondo ondo, zoaz Ama maite,

 Zeru gorenean jazarritera,

 Erregiña anche, Erregiña anche

 Falta dabe eta agindutera.

 

 Begira dagotzuz zerutar guztiak,

 Noz igoko dozun euren Errira,

 Ongi etorriak, ongi etorriak

 Egiten bidera urtenak dira.

 

 Naiz ta gu gelditu Ama zu bagarik,

 Ume zurtzak legez emen lurrean,

 Ez gagizuz aztu, ez gagizuz aztu,

 Jarriagaitik zu zeru gañean.

 


inprimatu