inprimatu
Zeru-lurren egillea Jaungoikoa
Izenburua:
Zeru-lurren egillea Jaungoikoa
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
252

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zeru-lurren egillea Jaungoikoa

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Dantzudanean gitarraren bat

 Ederto dabena joten,

 Eta alkarregaz bere kordelak

 Okastan bardin soñutzen;

 Naiz ez ikisi nok joten daben

 ¿Lotsatuko naz esaten

 Soñulari on argien batek

 Dabela eskuztatuten?

 

 Erlojucho bat bere badakust

 Gelditu, baga doiala,

 Burpill bakochak urrengoari

 Zintzo laguntzen deutsala;

 Eta orduak marketan bada

 Utsik bagako leyala,

 ¿Erlojugilla on batek ez dot

 Usteko egin ebala?

 

 Untzi bat bere ichas zelaitik

 Baldin badegu ikusten,

 Ekach artean salbauta kaira

 Garaitzaz zelan datorren;

 Alako gauza uste bagea

 Dakusgunean jazoten,

 ¿Pilloto-on bat zala gidari

 Bildurtuko naz azaltzen?

 

 Dakusdanean eikidatzar bat

 Oso ta guztiz ederra,

 Erara ondo bere zatiak

 Utsik iñon ez dabela;

 Beian, gerrian, azkeneraño,

 Modu berean doiela,

 ¿Zeiñek ez dazau maisuren batek

 Moldauko ebala orrela?

 

 Gitarra, erloju, ontzi, zeiñ obran

 Premiña bada maisua,

 ¿Etzan bearko orren ederrik

 Egingo bazan mundua?

 ¿Etzan bearko obetoago

 Egingo bazan zerua?

 ¿Etzan bearko nai eta nai ez

 Norbaiten esku altsua?

 

 ¿Nun da bestelan soñualdi bat

 Berez egoki sortua?

 ¿Nun da berezko erlojurik ta

 Ontzirik berez nun dua?

 ¿Nun da berezko eikida onik?

 ¿Nun? nun ¿ezer berezkua?

 Zeru ta lurrik etzan izango,

 Izan ezbazan Jainkua.

 


inprimatu