inprimatu
Urteroko kontuak
Izenburua:
Urteroko kontuak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
550-551

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Urteroko kontuak

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Karmelo, alegere jaku agerketan

 Udabarri zoroa urte guztietan,

 Loraz apainketan,

 Dituala kanpoak ederto jantzirik,

 Urteroko soņua uts egin bagarik.

 

 Udea egiten da bigarrengo sortu,

 Beroaz egiteko mendiak leortu,

 Charkoak mututu,

 Eroateagaitik Donosti aldera

 Jentea orko aise giroa artzera.

 

 Irugarrenak Uda-azkena izen dauka,

 Au beti dator gari ta artoa opaka,

 Sagardau botaka,

 Askoz prestuago da beste biak baņo,

 Pobreai egiteko mesede geiago.

 

 Baņa gaur sartzen gara Karmelo, neguan,

 Aurtengo au ez dakit zelan izango dan,

 Aurkitzen naz dudan,

 Edurrak beintzat atzo poztu ez ninduan,

 Fara fara jausiten emen ziarduan;

 Negu au bada igaz zan legez zitala,

 Egurrik ez daukanak bildu dagiala,

 Bestelan su baga,

 Triste iragoko dau aurten Gabon gaba.

 

 Gabon ondo irago Ąo lagun laztana!

 Zergaitik dirudian euskaldunen gaba,

 Jesus jayo zana.

 Icharoten ala,

 Dozu zeure ama,

 Noz joko ete dozun echean aldaba.

 

 Baturik euskaldunak geure ezkatzetan,

 Gabon kanta zarrakaz gomutau gaitezan,

 Churru pat geichoago edan arren bere,

 Esan leike Gabonez au dogula libre,

 Eta nik sutondoan kantetako aurten,

 Urrengo bertso biok ditudaz ipinten:

 Biba Jesus, ta biba Maria ta Jose,

 Anjela, edan daigun beste baso bete.

 


inprimatu