inprimatu
Umillen saria. Amalauduna
Izenburua:
Umillen saria. Amalauduna
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
113

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Umillen saria. Amalauduna

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 ¿Zelan dakust nik errukarriro mundu onetan,

 Errubagea, daroazala ainbat gerra?

 ¿Zelan ikusten gaiztakeria gora altzetan,

 Onoidadea balitza legez gaur alperra?

 ¿Zelan umill ta zuzena dana egikeretan,

 Dogu esaten ezin ikusiz «da okerra»?

 ¿Arro, anditsu direan asko, ta alabetan

 Diradun bada, naiz izan donga, naiz mukerra?

 Alanche baten, gauza orrechek gogoraturik,

 Aurkitu nintzan sentimentu ta damuagaz,

 Argitasun bat, baña burura goitik sarturik,

 Nasaitu jatan biotz estu au, laster agaz,

 Umillak zelan jasoko diran konturaturik,

 Goi zeruetan beti betiko gloriagaz.

 


inprimatu