inprimatu
Udea
Izenburua:
Udea
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
16

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Udea

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Euri eta ekachai, darraikoez atzean,

 Egualdi on eta uda chito ederra,

 Eguzkiak, ziargiz mendiaren gañean,

 Dabela erakusten goisetik urteiera;

 Len baño gaur dakusguz doiazala bidean,

 Goisago nekazari piñak euren lanera,

 Naiz Eguzki begitan ibilli bearrean

 Euren saillari zintzo gozoz esetsitera.

 Nekeak artu arren, zerren dauken ustea,

 Denporea eldurik biltzeko laborea,

 Artoak, babak eta baña lenen gariak,

 ¡O zeñ gozoa jaken euren esperantzea!

 Alan pozik daroez lor eta izerdiak,

 Gorputz urratze eta arrastaka guztiak.

 


inprimatu