inprimatu
Amatxo nerea
Izenburua:
Amatxo nerea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
64.zk.
Orrialdea:
252

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amatxo nerea

 

 

 Zorionik ez, kezketan dago

 negarrez Ama tristia:

 ume gaxoa urrundu da ta

 iltzera doa semia.

 Nabaitu nayez bidian dauka

 bere begia josia...

 Gero malkoen lauso beroaz

 illundu zayo begia.

 

 Egaztitxoak maitatutzen du

 txit anitz bere abia;

 erle lankoyak billatutzen du

 goizian goizik loria...

 Itsas orratzak ipar aldea...

 Arrayak berriz urpia...

 Olaxen maite zuen Ama onek

 Semetxo maitagarria.

 

 Gurutze pian arras auldua

 doa jaun kupigarria,

 bere atzetik berriz negarrez

 Ama bat oso larria...

 Gurutziltzatzen ari dirade

 gurutz gaņian Semia

 Etzazulela berriz samindu

 bere barrengo zauria.

 

 Ura oņaze neke larria

 mendi aldera jotzian,

 ura negarra Mariyarena

 jesus erori zanian...

 Jaungoiko bera biluxi dute

 mundu guztiaiņ aurrian...

 Ama ez igo geituko da ta

 oņaza zure barnian.

 

 ­Ay! nork lezazke zure malkoak

 bildu lilitxo barruan!

 ­Oi! banezazke denak iduki

 urrezko kopa batian!...

 Sendakai ori edatu Ama

 obendari biotzian,

 eta ttantto bat ixuri ­arren!

 nere biotzain barnian.

 

 Minberatua dauka biotza

 begia berriz bustia...

 oņaze gogor samin-samiņez

 gogua dauka autsia:

 Indarrik gabe gelditu da ta

 gurutz ondoan jarria...

 Obendariyak etzazutela

 berritu bere zauria.

 


inprimatu