inprimatu
Udako illunkera gozo
Izenburua:
Udako illunkera gozo
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
70-72

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Udako illunkera gozo bat

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Egunez eginda neure bear aldia,

 Apalduta bertatik naz atera egin,

 Zugatz azpi baten billatu dot aulkia,

 Arria izan arren emen dot atsegin.

 

 Sart-aldera nago esnetan ni begira,

 Ichasoa urdiņik aiņ dago ederra;

 Chalupak alkarren atzean asi dira,

 Beterik arraņagaz urreratutera.

 

 Urriņ urriņean, guztizko arin doia,

 Ontzi bat eskergea gorde agiņean,

 Bertatik urteten daben lurrun ta keia,

 Desegiten dirala laņoen antzean.

 

 Goisean aiņ arro egiņ jakuna jagi,

 Esan leite uretan doa itotera,

 Erraiņu punta bat nik dakutsat berari,

 Eta au bere doa desagertutera.

 

 Ausaz ŋnai ete du orretan iruditu,

 Gure bizitzearen iraute laburra?

 Jayo ta bertatik oi dalako amaitu,

 Emonik illteraņo eriotzak zurra?

 

 Enaz estututen, zergaitik gure Febo,

 Beti betiko ez dan ondatu urean,

 Zerren kanta ori, ak daukan egunero

 Jayo zanetik ona gabean gabean.

 

 Egia da kanpai, triste bat dantzudala;

 Baņa ez dau esan nai; ill da Eguzkia,

 Ta bai, erregutu kristiņauak daiala,

 Arimak gozan daien betiko gloria.

 

 Illargia talo bat legez agiri da,

 Kopla zaleak daukaz estu icharoten,

 Emendik nagoka begira bai, begira,

 Mendi baten ostetik zelan dan jasoten.

 

 Ondo etorria, izan bekigu ona,

 Odeyak zidar, urrez, poli polituaz,

 Igo begi igo, bai, igo gora gora,

 izar erregeari zintzo jarraituaz.

 

 Arnasagarririk diņoe ez daukala,

 Ezta lora bat bere bere mendietan,

 Ango ibarretan iņor ez dabillala,

 Jaunaren gloriarik gu legez kantetan.

 

 Orregaitik bere, ditu erabiliten,

 Ichaso orretako urak gora beera,

 Bertan doazanai baita erakutsiten,

 Bildurrik baga nundik jarraitu aurrera.

 

 Zelan ak agertu gabean arpegia,

 Basoan nazanean bakarrik aurkitzen,

 Zabaldurik laster neure barru larria,

 Jaungoikoari biotz, au deutsat jagiten.

 

 Gaur bere artzean ak mendiaren gaņa,

 Egin badira bere choriak tristetu,

 Alegeratu da patiņ tristea baņa,

 Illargiaz beragaz dalako galantu.

 

 Zuloetan zapo triste bizi ziranak,

 Abian dira klonk, klonk, musikea joten,

 Gabak poztzen ditu, argiz triste diranak,

 Egunez nik soņurik ez deutset entzuten.

 

 Kar kar, kar kar, dira, ugarasoak asi,

 Nok baņo nok obeto derautse kantetan,

 Sinistu ezin dot, zeriek poztu erazi,

 Gabak zelan dituan zoro biurketan.

 

 Onek bere baukaz, beronen obariak,

 Egunak utsik ez dauz edergarri danak,

 Ara an zeruan an zelako bichiak,

 Mantu aren urdiņak daukazan izarrak.

 

 Baita ichasoak, dakarren aisechoa,

 Egunezkoa baņo eztiagoa da,

 Eurokaz gozauta, orain oera noa,

 Zeren lo egiteko egiņa dan gaba.

 


inprimatu