inprimatu
Temoso bein ezkontzea
Izenburua:
Temoso bein ezkontzea
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
86.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Temoso bein ezkontzea

 

Arrese Beitia

 

 Ibilli nintzala ni baten ezteguan

 ogei urte igaro dira zapatuan;

 noiz zirean temoso pirri bi ezkondu,

 ezin ziranak gero ezelan konpondu;

 nai ebelako beti biak izan nagusi,

 etxe aretan bakerik etzan iņoiz bizi;

 ebiltzan beti-beti kezkan, ez eta bai,

 bakotxak ebalako bereaz urten nai;

 augaitik deitzen eutsan Praiskari, berekor,

 Praiskori erri danak, barriz, buru-dekor;

 nori arratserako berotzen odolak

 bajakozan ziertu ziran teniolak

 

 Nok esan Praisko ala Praiska zan obia?

 Diņot, biak eukela beti errazoia;

 diņot, nik nekusala Praisko gizarten,

 beti gogor zaillduten berak esanean.

 Praiska ez dazaut ondo, baņa bere ama,

 diņot, suge izpia duiņ zorrotza dala;

 bakit, barriz, billdurrez bizi zala Praisko,

 burua ete eutsan Praiskari ausiko;

 ta ain arri labanean jarraitzea baņo,

 desezkontzea zala pentsaurik zala obego,

 Praiskari zer asmetan eban esan eutsan,

 eta bananduteko au bere poztu zan.

 

 Ze laster Praisko joan Abadeagana

 egin zan jakitera zer zirautsan bada;

 zeiņek erantzun eutsan gatxa izan arren

 ebazala askatuko, biak gura beben;

 atarako eleizan, biaramonean,

 agertzeko zazpirak joten ebenean.

 

 II

 

 Eleizeratu ziran zazpiren drangadan,

 ta aurrez abadea egoan altaran;

 jantzita bear legez prest bere lekuan,

 burdiņazko isopo bategaz eskuan;

 noren aurrean ziran ezkondamutuak,

 belaunikotu makur jarririk buruak;

 ta Aitaren eginda danak bereala,

 auzeak urten eian ondo eta erara,

 abadea asi zan ixilik esanaz,

 lantzean bein berba bat, baņa ez euskeraz;

 eta noizik-noizera isopo gogorraz,

 joaken koskorreko ederrak emonaz;

 bostgarren burokoan Praiskak eban negar,

 baņa, Praiskok amorru eta arrabioz dedar:

 -On Luis, guk onetara banandu ezeze,

 laster galduko dogu bizitzea bere;

 isopokadak artzen, noz artean, jauna,

 eukiko gaitu emen, naikoa ez dala?

 

 Irri barrez diņotsa: -Eztogu naikoa,

 benturaz lan au dogu aste guztikoa;

 al dakizu, Praisko, desezkondutea,

 dala bietatik bat alargundutea?

 Zuen buruak illun, dotriņa bagarik,

 dagoz eta bear ditut jarri argiturik;

 banandu ezetara ezin zeikiet nik,

 bat edo bestea itxi arte illik.

 

 -Ola! ezteusku gitxi, jauna, eskatuten,

 ori jakin bagendu ona ezkentozen:

 errazoi eukan bai, erremediua,

 zala gatxa, gaņera barriz kostosua;

 Jagi, Praiska, ta goazen, ill baņo lenago

 ill ezkero guztia amaitua dago;

 burruka eta abar obe dogu bizi,

 ez benturaz biziak biok emen itxi...

 

 Ka kar kar abadea, itxirik barreka,

 eurak bostna burukoz miņez ayeneka,

 seigarren baila laster arrapau baņo len,

 eleizatik tximistaz biak urten eben;

 eta kale guztia lotsari artean

 igarota, sartzean euren suetean,

 asi ziran laster sendatzen euren buruak,

 abadeak mallatu eta argituak.

 

 Bai, mallatuagaitik entsezan argitu,

 Bestela gaur dayegun eurari begiratu;

 len beti gerran bizi baziran etxean,

 bizi diralako gaur oso bakean;

 ain bestean ein dabez jenioak ondu,

 alan ez dabe gura orain desezkondu.

 


inprimatu