inprimatu
Neguko gau izugarri bat
Izenburua:
Neguko gau izugarri bat
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
92-94

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Neguko gau izugarri bat

 

Arrese ta Beitia, F.

 

 Neguko egun laburrian bein

 Galdurik mendi artian

 Nai ez nebala aurkitu nintzan

 Itxasuaren aurrian;

 Ezkutau jatan Eguzkia ta

 Nun nenguan ez nekian,

 Gaba egiten geratu nintzan

 Bertan atx zulo batian.

 

 Illunen aundiz gau erdirantza

 Ez nekusan lur sorua,

 Begiak gora jaso nintuzan

 Eta ain gitxi zerua;

 Larritu nintzan nire Errian

 jarri ete zan Linbua,

 Edo gelditu neu ete nintzan

 Begietatik itsua.

 

 Eta alanbere gorputzak nai lo

 Baņa ez espirituak,

 Gogora etorri jatazalako

 Neure erriko kontuak;

 Ez neban uste iņoiz zirala

 Atxak ain errukitsuak,

 Zeintzuk lagundu eusten kantetan

 Negarrez sentimentuak.

 

 Bakar bakarra nintzan gizonik,

 Berba soņuak ugari,

 Nire aotik urteten zana

 Atxak erantzun bertati;

 Nozik nozera goiz arteraņo

 Lagunduagaz alkarri

 Kantau geuntsazan kopla samurrak

 Asaba zarren lur oni.

 

 Nun gorde ziņan, lur ederra?

 Nun ezkutau Eguzkia?

 Nun desagertu, zare, izarrak?

 Nun ostendu, Illargia?

 Eta azkenez, nun estaldu zu

 Ni jayo nintzan Erria,

 Zuri begira zoratzen zana

 Lenago mundu gustia?

 

 Nnn dozu lengo argi ederra

 Iņok ezlako gloria?

 Ai ene! dana galdu zenduan,

 Zakustaz illun jarria!

 Galdu zenduzan eskubidiak,

 Galdu zenduan legia,

 Galdu dozu ia berbetia ta

 Asaba zarren ondria.

 

 Gozotasunik iņun ezdakust,

 Dana dot garratzgarria,

 Gabau irago artian emen

 Nago estu ta larria,

 Negu baltz onek izango aldau

 Ondoren uda-barria,

 Ikusi daidan neure Erria

 Barriro loraz jantzia.

 

 O! neure Erri aukeratua

 Millaka errien artian,

 Doe askogaz jantzia zara

 Ariman ta gorputzian,

 Adimenduan zur ta argia

 Bizi da zailla lanian,

 Alperkeriak ezdau lekurik

 Ez beintzat zure lurrian.

 

 Geiso txar batek baņa zinduzan

 Iya antxiņa zu artu,

 Urtiak asko juanagaitik

 Gatxak aurrera jarraitu;

 Osatuko ete zarian bere

 Sarritan nozu bildurtu

 Unetaraņo sartu jatzula

 Gatx ori neban siņistu.

 

 Jira egizu mundubolia,

 Pozezko egunak erdue,

 Zatoze arin egun argiak

 Etortekuak bazare;

 Nire begiok lausotu ziran,

 Ezer ikusten ezdabe,

 Baldin aguro ez bazatoze

 Illa aurkituko nozue.

 

 Erdue arin, ezdiralako

 Jausi atx eta mendiak,

 Ez dira agortu errekak eta

 Ez mututu iturriak,

 Ain gitxi olak eta errotak

 Isildu gabi ta argiak,

 Negu danetan jasoten dabez

 Tontorrak buru zuriak.

 

 Zatoze, bada isildu ziran

 Ontzen garaitz-diadarrak,

 Ia aspaldian ez dira entzuten

 Gautxori ta saguzarrak,

 Ez dakit nora ezkutau ziran

 Ipurtargi uts zantarrak;

 Izarrak baņo arruago len

 Emen argitzen ziranak.

 

 Ene!... Zerua izarratu jat,

 Agertu da Illargia,

 Itxas ederra isildu da ta

 Dirudi landa zelaya,

 Ipar aizia gozo mee dator,

 Gaztelaratu egoia,

 Mundua jiran ara badakar

 Nik gura neban garaia.

 

 Ollarrak orra kukurrukuka

 Balira legez zoratu,

 Goizeko izarra bein bere baņo

 Argiago jat agertu;

 Orain benetan egun ederra

 Datorkula dot siņistu,

 Illuntasunak iges-bidia

 Deritxat dabela artu.

 

 Nire begiak argitu dira.

 Poza sartu yat barrura,

 Ez alda atzera bart lako gaurik

 Ez etorriko Mundura.

 Ordu aiņ larri eta illunei

 Betiko agur eginda,

 Ego bi baldin euki banituz

 Igoko neban zerura.

 

 Ezagutzen dot denporak txandan

 Txar eta onak dirala,

 Gure Munduak burpillak legez

 Jira egiten dabela,

 Gabak urrengo dakar eguna,

 Neguak uda-barría,

 Onek atzetik uda loratsu

 Eder ta zoragarria.

 

 Neure erria, itxaron bada

 Itxaron egizu poza,

 Jaunak zeruan lur onarentzat

 Gorderik daukan garaitza;

 Jarraitu beti goiz eta arrats

 Egiņaz zeure otoitza,

 Eleizatxo bat begitanduten

 Niri jat zure ezkaratza.

 

 Keiagaz nasi bertatik dakust

 Gora doian erregua,

 Zeure biotza dagoalako

 Fedian isiotua;

 Gero zerutik iņontz gozuaz

 Zara zu bedeinkatua,

 Orrexegaitik nik deitu neutsun

 O! Erri aukeratua!

 

 Eun da ogeita zazgigarren da

 Dabid'en Salmo artian,

 Erri maitia, kanta samur au

 Gorde egizu biotzian,

 Zure siniste ta oiturentzat

 Dator au bete-betian,

 Igarla Santu Erregiagaz

 Kanteuko deutsut batian.

 

 Doatsu dira gizon guztiak

 Bizi diranak lurrian,

 Jaungoikuaren bildur santu ta

 Bere lege ta bidian;

 O! zu justua, zuk jango dozu

 Neke ta lanen atzian

 Euren frutua bakian eta

 Bedeinkaziņo artian.

 

 Zure emazte leyal garbi ta

 Etxian gorde zaliak

 Mats parra batek legez emongo

 Ugari dituz umiak,

 Oliboaren pipit ederrok

 Mayan inguru jarriak,

 Eukiko dozuz bedeinkaziņoz

 Diralako etorriak.

 

 Sion gaņetik isuri beizuz

 Jaunak zoriontasunak,

 Erabiliko dozuz goguan

 Jerusalengo ondasunak,

 Gozau egizuz bizi guztian

 Eta ikusi lurrian

 Zure semien semiak eta

 Baita Israel bakian.

 


inprimatu