inprimatu
Neguko gau izugarri bat
Izenburua:
Neguko gau izugarri bat
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
206-208

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Neguko gau izugarri bat

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 Neguko egun laburrian bein

 Galdurik mendi artian,

 Nai ez nebala aurkitu nintzan

 Ichasuaren aurrian;

 Ezkutau jatan Eguzkia ta

 Nun nenguan ez nekian,

 Gaba egiten geratu nintzan

 Bertan ach zulo batian.

 

 Illunen andiz gau erdiruntza

 Ez nekusan lur sorua,

 Begiak gora jaso nintzan

 Eta ain gichi zerua;

 Larritu nintzan nire Errian

 Jarri etezan Linbua,

 Edo gelditu neu ete nintzan

 Begietatik itsua.

 

 Eta alanbere gorputzak nai, lo

 Baņa ez espirituak,

 Gogora etorri jazatalako

 Neure erriko kontuak;

 Ez neban uste iņoiz zirala

 Achak aiņ errukitsuak,

 Zeintzuk lagundu eustan kantetan

 Negarrez sentimentuak.

 

 Bakar bakarra, nintzan gizonik

 Berba soņuak ugari,

 Nire aotik urtetan zana

 Achak erantzun bertati;

 Nozik nozera goi arteraņo

 Lagunduagaz alkarri,

 Kantau geuntsazan koplak samurrok

 Asaba zarren lur oni.

 

 Nun gorde ziņan egun ederra?

 Nun ezkutau Eguzkia?

 Nun,desagertu zaree izarrak?

 Nun ostendu Illargia?

 Eta azkenez itun estaldu zu

 Ni jayo nintzan Erria,

 Zuri begira zoratzen zana

 Lenago-mundu gustia?

 

 Nun dozu lengo argi ederra

 Iņok ezlako gloria?

 Ai ene! dana galdu zenduan

 Zakustaz illun jarria!

 Galdu zenduzan eskubidiak,

 Galdu zenduan legia,

 Galdu dozu ya berbetia ta

 Asaba zarren ondria.

 

 Gozotasunik iņun ez dakust,

 Dana dot garratzgarria,

 Gabau irago artian emen

 Nago estu ta llarria,

 Negu baltz onek izango aldau

 Ondoren uda-barria,

 Ikusi daidan neure Erria

 Barriro loraz jantzia.

 

 O! neure Erri aukeratua

 Millaka errien artian,

 Doe askogaz jantzia zara

 Arima ta gorputzian,

 Adimentuan zur eta argia

 Bizi ta zailla danian,

 Alperkeriak ez dau lekurik

 Ez beintzat zure lurrian.

 

 Geiso char batek baņa zinduzan

 Iya anchiņa zu artu,

 Urtiak asko juanagaitik

 Gachak aurrera jarraitu;

 Osatuko ete zorian bere

 Sarritan nozu bildurtu,

 Unetaraņo sartu jatzula

 Gach ori neban sinistu.

 

 Jira egizu Mundu-bolia

 Pozezko egunak erdue,

 Zatozte ari egun argiak

 Etortekuak bazare,

 Nire begiak leusotu ziran

 Ezer ikusten ezdabe,

 Baldin aguru ez bazatoze

 Il aurkituko nazue.

 

 Erdue arin ez diralako

 Jausi ach eta mendiak,

 Ez dira agortu errekak eta

 Ez mututu iturriak,

 Ain gichi olak eta errotak

 Isildu gabi ta arriak,

 Negu danetan jasoten dabez.

 Tontorrak buru zuriak.

 

 Zatoze bada isildu ziran

 Ontzen garaitz deadarrak,

 Ia aspaldian ez dira entzuten

 Gauchori ta saguzarrak,

 Ez dakit nora ezkutau ziran

 Ipurtargi ust zantarrak;

 Izarrak baņo arruago len

 Emen argitzen ziranak.

 

 Ene!... Zerua izarratu jat,

 Agertu da Illargia,

 Ichas ederra isildu da ta

 Dirudi landa zelaya,

 Ipar aisia gozo mee dator

 Gaztelaratu egoia,

 Mundua giran ara badakar

 Nik gura neban garaia.

 

 Ollarrak orra kukurrukuka

 Balira legez zoratu,

 Goizeko izarra inoz baņo

 Argiago jat agertu;

 Oraiņ benetan egun ederra

 Datorkula dot sinistu,

 Illuntasunak iges-bidia

 Deriuat dabela artu.

 

 Nere begiak argitu dira,

 Poza sartu jat barrura,

 Ez alda atzera bart lako gaurik

 Ea etorriko Mundura;

 Ordu aiņ larri eta illunai

 Betiko agur eginda,

 Ego bi baldin euki banituz

 Igoko neban zerura.

 

 Esagutzen dot denporak chandan

 Char eta-onak dirala,

 Gure Munduak burpillak legez

 Jira egiten dabela,

 Gabak urrengo dakar eguna,

 Neguak uda-barria,

 Onek atzetik uda loretsu

 Eder ta zoragarria.

 

 Neure Erria icharon bada

 Icharon egizu poza,

 Jaunak Zeruan lur onarentzat

 Gorderik daukan garaitza;

 Jarraitu beti goiz eta arrats

 Egiņaz zeure oitoitza,

 Eleisacho bat begitan duten

 Neri jat zare eskaratza.

 

 Keiagaz nasi bertatik dakust

 Gora doian erregua,

 Zure biotza dagoalako

 Fedian isikotua;

 Gero zerutik inontz gozuaz

 Zara zu bedeinkatua;

 Orresegaitik nik deitu neutsun

 ĄO! Erri aukeratua!

 

 Eunda ogeita zazpigarren da

 Dabid-en Salmo artian,

 Erri maitia kanta samur au

 Gorde egizu biotzian,

 Zure sinistu ta oiturentzat

 Dator au bete betian,

 Igarla Santu Erregiagaz

 Kantauko deutsut batian.

 

 Doatsu dira gizon guztiak

 Bizi diranak lurrian,

 Jaungoikuaren bildur santu ta

 Bere lege ta bidian;

 ĄO! zu justua zuk jango dozu

 Neke ta lanean atzian,

 Euren frutua bakian eta

 Bedeinkaziņo artian.

 

 Zure emazte leyal garbi ta

 Echian gorde zaliak,

 Mats parra batek legez emongo

 Ugari dituz umiak,

 Oliboaren pipit ederrok

 Mayan inguru jarriak,

 Eukiko'dozuz bedeinkaziņoz

 Diralako etorriak.

 

 Sion gaņetik isuri beizuz

 Jaunak zoriontasunak,

 Erabiliko dozuz goguan

 Jerusalengo ondasunak,

 Gozou egizuz bizi guztian

 Eta ikusi lorrian,

 Zure semien semiak eta

 Baita Israel bakian.

 


inprimatu