inprimatu
Negu-agura zar buru zuria
Izenburua:
Negu-agura zar buru zuria
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
562-563

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Negu-agura zar buru zuria

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Agura guztiz zantar, erkin, zital bat,

 Negua derichona gaur da agintari;

 Arpegiz baltz, zikin ta izurtsu izan arren

 Nai, ta ez obeditzen deutsagu berari.

 

 Bizi da basamortu bakartsu illun baten,

 Otzen otzaz agiņak jakoz dantzatuten;

 Malko gogortuakaz labanduten dau lurra,

 Chistu izoztuakaz gaņera loituten.

 

 Eguzkia guztizko gichitan ikusten dau,

 Begiraturik zear toki urriņetik;

 Gaba eguna baņo geiago dau ametan,

 Ez dau aldendu gura leku aņubetik.

 

 Bere arnasea da zorrotz, miņ, illgarria,

 Surretako lurrunaz nai nor dau bildurtzen;

 Bizi da dardar leitan, orria aisetan,legez,

 Urak bere putzagaz arri dauz biurtzen.

 

 Sustruiak dirudie bere zanko zimelak,

 Errama igar batzuk bere beso meiak,

 Arte zaill guztiz zar bat gorputz aiņ sikatuak,

 zati guztial; daukaz ganora' bagiak. .

 

 Ikusgarri aiņ ezaiņ ta onen ichusiak,

 Ama sortitza daula oso tristetuta;

 Jantzi berdeak deutsaz kiskaldu surik baga,

 Narru gorriz ichi dau leitan alatuta.

 

 Billos dakusanean burla geiagorako

 Agura arek deutsa eyoten kapea,

 Kolore ederduna; baņo berotuteko

 Jaunak ez eban egin alako trastea.

 

 Zeinbat lodiago dan estalki zuri ori

 Deituien deutsaguna Bizkayan edurra;

 Ainbar beraganako zugatzik mardoenak

 Biotzeraņo dauke sarturik bildurra.

 

 Agura maltziņari oiuko balichako

 Ulle dana ebai ta onuntz botatea,

 Errez gertau leiteke bere pisu andiaz

 Zugatzak beso baga asko geratzea.

 

 Eta ŋnuņ ete dira udako lora polit,

 Ainbeste fruta mota nun dira sartuak?

 Zorionean dagoz nunbaiten ezkutaurik,

 Kiskalduko zituan bestelan neguak.

 

 Ez dago jakin baņo satorrak bildurturik

 Lur barruan noraņo direan sartuten,

 Chindurrichoak aurrez egindako echean

 Pillatutako janaz gaur dira zaillduten.

 

 Erle burrundari bat orain ez da sometan,

 Ondocho ostendurik dagoz erlautzean;

 Udan batu ebezan lorachoai eskerrak,

 Osterantzean larri biziko zirean:

 

 Chori buru ariņak laguntza billa dabiltz,

 Baņa ez deutse bere jaramonik eiten,

 Dalako Agure au arrizko biotzduna,

 Gaisoak isten ditu lazerian illten.

 

 Aiņ da gogorra eze pobre guztientzako,

 Oneek ikusten dira gaur asko negarrez,

 Garrasiz ta uluka ill dedilla Negua,

 Eta bizi dedilla Udea deadarrez.

 


inprimatu