inprimatu
Lepantoko garaipena
Izenburua:
Lepantoko garaipena
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
467-472

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lepantoko garaipena

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Jaunari kantau dayogun ichas zabal zelayan

 Traziar charra oinpera zelan sartu eban,

 Gure guraso, beso, eskuma, gloria, osasun

 Eta Jaungoiko zarealako batalletan;

 Zuk, Faraonen bekoki astun eta armadak

 Ichi zenduzan triskau, zetu ta birrindurik,

 Noren prinzipez, ichas zakona zenduan bete,

 Arriak legez ondarretara ondaturik,

 Lasto igar bat suak desegiñ oi daben legez

 Zeuk asarrean danak ichita iruntsirik.

 

 Ontzidiagaz zeken, arroa, oso puztu zan,

 Bere izanak ainbesteraño ziralako,

 Eta gureai lepoa lotu baleutse legez

 Beso altsuak jasoten ditu agintzeko:

 Lurreratzen dauz beingo batean goyenetako

 Zedrorik sendo, indartsu eta zuzenenak,

 Oinperaturik zugatz argalak, aurrera dator,

 Edanaz urak, izanagaitik iñorenak,

 Geurelekuak zabaltzen deuskuz azartasunaz,

 Danak guztiak baziran legez berarenak.

 

 Chikiak dira anabasturik ikaratuten,

 Bere asarte chimistatsua ikusirik,

 Jaunjaungoikoa, zeurorren kontra eregiten dauz

 Arpegi eta bularra biak arroturik,

 Bere besoak armaz jantzirik zabaltzen ditu,

 Sama zardena alboetaruntz biurtuten,

 Ichas-urakaz ezotzen diran bi Esperiai

 Biotz edendu zitala deutse agertuten;

 Zugan zergaitik icharopena ipinten daben,

 Zure fedezko armaz zergaitik diran jazten.

 

 Erremuskadaz lotsa bagarik onetan diño

 ¿Ez al dazaubez lur onek nire tripa erreak?

 Ungriatarraz batuagaitik ¿noz azpiratu

 Egin ebezan nire Asaba errimeak?

 ¿Zeñek libradu egiñ ebazan Dalmazia ta

 Rodastarrakin euki zituen gerretatik?

 ¿Zeñek libradu Austriar eta Jermaniarrak

 Artu zituen ainbeste tunda latzetatik?

 Ausaz gaur euren Jaungoikoak dauz librako barriz

 Nire eskuma onen indartsu eskergatik?

 

 Euren Erroma bildurrez eta umillik dago,

 Bere kantuak negarretara dauz biurtu,

 Bera ta bere semeak dagoz gaur lau orrian,

 Suminaz eingo ete ditudan auts biurtu;

 Frantzia dago ezdabaidakaz erdibiturik,

 Eta banderan jazten dabenak Illargia,

 Oso birrindu ez dayan dauka España larri,

 Orresegaitik orainche dogu guk aldia,

 Baña Españak ezpaleu bere alako gachik

 ¿Zeñek, bai, zeñek emengo leuskit arpegia?

 

 Erri altsuak burua umill makurtzen deuste,

 Buztarria neuk euren kaltean deutset lotu,

 Eta biziaz salbeta arren euren eskuak

 Koldar gaisoak egiten deustez neuganunztu,

 Euren argia bera jausiaz doa illuntzen,

 Euren muruak danak lurreruntz, or badoaz,

 Euren dontzellak katigu dagoz ene mendean,

 Euren gloriak geuregandurik danak goaz,

 Nilon asi ta Eufatres-etik Istro otzera,

 Eguzkiak gaur dakutsazanak artu dodaz.

 

 Jauna, ez dozu iruntsiten zuk zeure ondrarik

 Lapurtu dayan orrelan iñoz anditsuak,

 Nabarmen onek, begira barriz zelan dituan

 Arrorik loitu zure altara aiñ santuak;

 Ez egizuz zuk arren orrelan zapaltzen larga,

 Ez bitez izan onak pistien iñoz jaki,

 Ez begi Jauna, onen odolik arerioak

 Sekula bere probau, edan ta ez iruntsi,

 Diñoalako: ¿Nun da gaur orreen Jaungoiko ori

 Eta zertako orren gorderik jake bizi?

 

 Zuri zor jatzun gloria andizko izenagaitik,

 Zure jenteen bengantza zuzen aregaitik,

 Euren zotin ta negar, zizpiru, tristeen alde,

 jaso izu jaso, zure besoa berbertatik;

 Gizon bere gaur nai ez dabena izan ¡o Jauna!

 Zeure ondreaz jarri egizu lotsaz gorri,

 Iru eta lau bider agertu egiozu zeuk,

 Zeure kastigu gogor garratza etsai orri,

 Berorrek egin deutsun iraiña zeurorren kontra,

 Bera illteko ezpata zorrotz izan bedi.

 

 Zure izena zapaldu nairik eregiten dan

 Buru altsua, eta biltzen dauz albokoak,

 Gu galdutea erabagirik batzarre atan,

 Entzuten jakoz deadar, ulu ez gozoak;

 "Goazen agudo, goazen bai ichas zakon erdiruntz,

 Odol gorrizko osiñ biurtu au dedilla,

 Arrain jakitzat, aren arraza zantarra arren,

 ¡Milla arranoa! arras gaur arren, ichi illa,

 Deslai geratzen direan gauzak, geuk zatiturik

 Etorri bedi gura dabena curen billa."

 

 Batoz Asia eta Ejipto izugarritik,

 Arabiar ta Afrikatarrak alkarturik,

 Batoz Greziar euren aldera urten dabenak,

 Sama zarden ta oso zuzenak goraturik,

 Batoz altsu ta ezin kontala direalako,

 Erabagirik desegitera gure asmuak,

 Batoz illtera zearo gure gazte guztiak,

 Euren burdiñak jarri ta ondo zorroztuak,

 Batoz umeak preso artzera, eta dontzellak

 Ipinitera gloria baga illunduak.

 

 Ichasoaren kolkoak artu laster ebezan,

 Lurra egoan isill isillik bildurtuta,

 Gure errutsu, biotz andiko, adoretsuak,

 Egozan mutu, zer egiñ eziñ asmaduta;

 Baña asmaurik eukatselako dana aldabenak,

 Charrai gerra bat euren glorien galgarria,

 Alan bearrez, austriatar bat jarkiten jake,

 Eta beragaz gure España gerraria,

 Ez ebalako jaunak nai izan Babelek preso,

 Euki egian Sion, zeiñ jakon bere Erria.

 

 Legoia egon oi dan erara eiza artzeko,

 Dongak egozan katolikoai icharoten,

 Oneen jagola ziñealako baña zu, jauna,

 Biotza jake bildur-jantzitik billostuten,

 Goiko arnasa pozgarriagaz zuk sendotuta

 Adoreturik sartu zeitezan batalletan,

 Euren eskuak baita besuak zuk, zeuk, deutsezuz,

 Galtzairu-arku zaill zaillen gisan gertaketan,

 Ikusi zedin zeure ezpata zelan ebillan,

 Euren eskumen arma zorrotzen zirtzarretan.

 

 Arritzen dira anditzat ara joan ziranak,

 Sendoak eta bioztsu danak ikaratu,

 Burpill goyena oi dan erara beruntz itzulten

 Zuk gure jauna, charrak zenduzan azpiratu;

 Gure bateri milla igesi urrin doakoz,

 Lasto bat zelan aise putzetan dan joaten,

 Mendi chunchurrak diran legeche gorri jarriten,

 Inguru danak su eta garrak badauz artzen,

 Modu berean inguraturik zure sumiñak

 Aren arpegi arroak diralotsatuten.

 

 Zatitu zeuntsan dragoe gogor ari burua,

 Ebagi ego ezaiñ ta beso indartsuak,

 Aiñ mutilldurik ikusitean bere burua

 Eskergak ziran aren orroi ta chiliuak;

 Eskutetan da lurpeko leza itsu batera,

 Chistuka bere suge lagunak doaz ara,

 An lau orrian illunpeetan dagoz gaisoak

 Zerren legoiak sarturik euken larri ikara,

 Nok Españatik urtenagaz bat atera eban

 Orroiak, emon eutsen lenengo bildur charra,

 

 Euren giari gizachar arek au ikusirik

 Bere begiak biurtzen ditu lurreruntza,

 Eta Zu, Jauna, izan ziñean gora jasoa,

 Eldu zalako zeurorren egun latz garratza;

 Martizdi ondo armaduaren Jauna, zara zu,

 Zara Tiroren idun zardenen mostutzalle,

 Zara beraren zedro zuzenen menpelaria,

 Zara beraren mendi altuen Jaun ta Jaube,

 Bere torreak, bere muruak, bere ontziak,

 Zureak dira bereiztu baga batcho bere.

 

 Babilonia eta Ejipto izango dira

 Zure lantza ta zute suaren oso bildur,

 ¡Ze ke moltsoak igoko daben egun argitan!

 Charrak dirala egiten oso zur eta lur,

 Arpegi illunaz leku ezkutu poz bageetan

 Negarrez dabe irago bear lotsaria,

 Zure tristea Grezia bere zarealako,

 Ejiptotarren laguna eta pozgarria,

 Jaungoikoaren bildur santua botarik, zerren

 Jarraitu dozun euren bandera galgarria.

 

 Likiskeria zale orregaz ¿zelan zenduzan

 Lotsagarriro zeure alabak jantzi loraz?

 Zure frutuak ezaindu gura ebezanakaz

 Euren oiñkada igiñgarriai jarraituaz?

 Eta sekula ez dozulako negarrik bota,

 Garbietako egin zenduan dongarua,

 Jaunak berberak bere asarrez bengauko deutsu,

 Ebagiagaz iduna zuri ¡o gaisua!

 Eta ¿nok barriz bigundu daike ezpata miñaz

 Berak jasoten daben besotzar indartsua?

 

 Zeure ontzidiz puztu ziñean zu bere Tiro,

 Ichasoetan baziñan legez zen nagusi,

 Baita lurraren ertzetaraño zeure gerrakaz

 Bildur larria zeuk bazenduan sar erazi;

 Zuri bere ¿nok kendu eutsuzan al izateak

 ¿Zeñek armadu eutsun dakusun lotsaria?

 ¿Zeñek ipiñi tayu orretan gloria baga?

 ¿Zeñek ekarri orrenbesteko lazeria?

 ¿Nok gautu zure gerrari orren pare bageai

 Lenago euken izen argitsu eregia?

 

 Negarrez ito zaiteze ichas-ontzi arroak,

 Zuek zenduen argia dago amataurik,

 Iratargia banderan jarten dozun orri ¿nok

 Baña artuko? nok deutsu oraiñ errukirik?

 Likiskeria zale zarean Asia loya,

 ¿Nok artu daike zugaitik damu puskaren bat?

 Nok erregutu daike zugaitik ¿zeñek eskatu?

 ¿Zeñek bazeunkan zeure burua jaungoikotzat?

 Jaunak bengetan badeutsuz bere zeure okerrak,

 Eurok kastigu eske dagokaz zeurorrentzat.

 

 Ikusi ziran zeure besoak erdibiturik,

 Urak ibilten zure piñurik batcho baga,

 Nortzuk bertako poto ta lauak loitzen ebezan,

 Ikusiagaz gero betiko ill ziñala,

 (Esango dabe galdupen orrek ikaraturik)

 Indartsu ori ¿zeñek ete dau azpiratu?

 Jauna bera da bere prinzipe fededunaren

 Eskuz dabena bere eskua argiratu,

 Bere gloria andiagaitik, zeñek nai eutsun

 Gure España oni garaitz au eskuratu.

 

 Bedeinkatua, Jauna, zeurorren anditasuna,

 Ainbeste kalten, ainbeste gachen ondorean,

 Gure erruen kastigu latzak zuk bota arren,

 Arerioa jarri zenduan ankapean,

 Arrokeria anchiñakoa birrindu zeuntsan,

 Betiko sutan kondenadurik bizi bedi,

 Zure esleidu danak adorau zagiezala,

 Zeru guztiak zeure izena jaso begi,

 Zu zareala gure Jaungoiko poztutzallea,

 Ao betean lurrak guztiak kantau legi.

 


inprimatu