inprimatu
Larrosa zoro bati
Izenburua:
Larrosa zoro bati
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
562-564

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Larrosa zoro bati

 

Arrese, Felipe

 

 Larrosa eder isiota ta gar antzekoa

 Esaterako atzo goisean jayotakoa,

 ¿Zelan zakustaz, añ alegere pozez, betea?

 ¿Zelan, Zeruak, emoten deutsun bizi puskea

 Egan badoa dirudiala putz ta aisea?

 

 ¿Zelan ez dabe balio zure anditasunak?

 ¿Zelan purpuraz darakuskuzun nausitasunak,

 Atzeratzeko adoak egin gura deutsuna,

 Dakustalako zure egoen galantasuna,

 Doiala galtzen berealase gaztetasuna?

 

 Luma ederrok ¿ez dira emonak Amodiuak?

 ¿Urre gorrizko ulleok bere, ak bialduak?

 Izan ziñaiten bere irudi bizi bizia

 Izan ziñaiten bere ispillu garbi garbia

 Izan ziñaiten bere antzeko egi egia

 Izan ziñaiten gorri ederrez parebagia

 Dirudizula Jaunaren odol agaz bustia?

 

 Eta alanbere ¿ezingo dozu puskat luzatu?

 Bizitza ori ez dakizun añ laster amaitu?

 Eguzkiaren chimist zorrotzak puskat mosturik

 Etzagiezan billosik ichi gaur mutilldurik

 Goisean neskach, zareala zu eziguturik,

 Arratserako zaituelako izten zarturik,

 Ezain, ichusi, edertasuna oso kendurik?-

 

 ........................................

 

 Baña alperrik larrosachoa, nachatzu mintza,

 Alperrik deutsut bersua bota, alper neurtitza,

 Zerren aurrera, doian bidean gure sortitza,

 Zerren beragaz naste daroian, gure bizitza.

 

 Orri zabalok, zimeldu jatzuz doaz aurrera,

 Anche usteldu, anche simaurtu sats egitera,

 Zapo, koko ta ar atsituak gizendutera;

 Eta benturaz nik bere biyar zure antzera,

 Bearko dot joan euren gosea asetutera.

 

 .........................................

 

 ¡O! zeñ laburra, jatzun bizia larrosachoa!

 ¡O! baña nar aiñ zorrotz artean ez chit gozoa!

 Gozoa zara ¡baña urrean dozuz arantzak,

 Kiñatuteko zure gorputza diranak latzak,

 Zeñen kiñadak, onean artzen direan gachak.

 

 ¡o! zeñ garbiro irudituten dozun gizona!

 ¡O! zeñ ederto arrorik eta estu dagona!

 ¡O! zeñ argiro bere zorion iragokorra!

 ¡O! zeñ benetan bera gozetan dakarren lorra.

 

 Edertasuna, zure antzera da kanpokoa,

 Zure antzera, gazte denpora, laburrekua,

 Zure antzera, maiteegi badan iñok mundua,

 Zure antzera, betiko legez balitz iayoa,

 Zure antzera, narrez izanik inguratua.

 Zure antzera, azkenez bada choriburua.

 Zure antzera, esango neuke dala zorua.

 Zeren zarotzat, zaukadan zu larrosachua.

 


inprimatu