inprimatu
Kurutzearen oņean dagoan Mariari
Izenburua:
Kurutzearen oņean dagoan Mariari
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
257-260

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Kurutzearen oņean dagoan Mariari

 

Arrese eta Beitia, Felipe

 

 Maria da, bai, Jaungoikoaren Ama garbia,

 Maria bere tortola samur uso zuria,

 Maria iturri amodiozko bizi bizia,

 Maria lora usaintsu eta dana eztia,

 Maria ekach ondoko arku bakegarriya,

 Eta Maria gaur da ume bat errukarria.

 

 Maria da, bai, agintarien gorenengua,

 Mariak dauka Iratargian oņen sorua,

 Mariak dauka Zeru altuan jazarlekua,

 Mariak utsik Eguzkizkoa bere mantua,

 Maria da, bai, Jaungoikoaran urrengokua,

 Eta Maria ikusiten dot gaur larritua.

 

 Maria da, bai, pasiņo-lora lora arteetan,

 Judea aldean ikusgarrien gois guztietan,

 Maria da, bai, perla aņ zuri zurienetan,

 Mari da, bai, bedeinkatua emakumeetan,

 Maria ederren Jaungoikoaren begi bietan

 Eta Maria gaur larriena andre danetan.

 

 Mariak beti negartiari erruki deutsa,

 Mariak dauka bidaztientzat beti laguntza,

 Mariak dau, bai, beti gordetan ume bat zurtza,

 Baldin badago Ama uluka bereganuntza,

 Eta Maria orra or bera, gaur zizpuruka.

 

 ŋZelan Maria zukust or baltzez aņ estalia?

 ŋZelan Siongo ateetan zagoz aņ negartia?

 ŋZelan gelatik bakar bakarrik ona etorria,

 Illun jarriko dalako laster gaur Eguzkia,

 Ikuste ez arren billos billosik bere Nausia?

 

 ŋZertako baņa Kalbariora gaur igo zara?

 ŋZertako dozu aņ-bide latza irago, Ama? 

 ŋZertako dozu ikusi gura, Bildots otsana,

 Gure okerrak zuzentze arren gaur ilgo duna,

 Abe orretan lotsagorrian errurik baga?

 

 ŋNok sartu deutsuz ainbat ezpata orren zorrotzak?

 ŋNok erakutsi alako min ta oņaz garrutzak?

 Jerusalenen sopinduteko negarrez autsak,

 Aisetan egan egiņik zure zotin'mingotzak,

 Sentimentutan ausiteraņo askoi biotzak?

 

 Golgotaraņo erdu, gaur, Eden, odol zalea,

 Ikusitera emen Ama bat penaz betea,

 Gura deutsuna orregaitiņo parkatutea,

 Nai bazenduke zeure okerren damua artzea,

 Kurutz-oņean arinduagaz bere penea.

 

 Erdu, bai, erdu, Salen nasai ta loia onera,

 Kurutz-oņean Dontzella on begiratzera,

 Eta kuratzan ikusiagaz Inri berbera,

 ŋEtzara jausten berta-bertatik auspoz lurrera,

 Ama ainbeste samindu oni parka eskatzera?

 

 Edola bere, erdu, arren; zu, Malen leyala,

 Baita Siengo dontzellak bere erdue bada,

 Erdu, zu, bere, Jesusen aide, Joane laztana,

 Ebanjelioi jarri dagizun zearo dana,

 Zelan dagozan ordu onetan Jesus ta Ama

 

 Begira, Joane, baldin badozu biotz sendorik,

 Ete dagozan iņon Seme ta Amau lakorik,

 Kurutzan bata narru gorrian aņ lotsaturik,

 Esku ta oņak iru untzagaz gogor josirik,

 Gaizki esatez eta borreruz inguraturik,

 Eta erdian Jauna ta Ama penaz beterik,

 Betiko Aitak baleukaz legez deslai ichirik.

 

 Kurutz-oņean aurkituten da Ama gaisua,

 Kurutzeruntza jasorik dauka bere burua;

 Kurutzan dauka bere begien egoa lekua,

 Kurutzan dauka bere biotz ta bere gogua,

 Nai leuskiona emon al balei azken mosua,

 Eta albalitz beragaz anche il gaur batua,

 Dalako bera bere Jaungoiko egiazkua,

 Dalako Aita, eta dalako bere Esposua,

 Dalako Jesus, erraietako bere Frutua.

 

 .....................................

 

 Iya Jesusen begiak dira, Joane, illuntzen,

 An arnasea zelan doakon iya gelditzen,

 Ara burua zelan lurreruntz, jakon jausiten,

 Orain arimak beste mundura iges egiten,

 Bizitzagiņa bizitza baga dabela ichiten.

 

 ........................................

 

 Bizitza baga or Lauburuan bizitza-giņa,

 Bizirik orra bere oņean Ama Birjiņa,

 Bizirik, baņa, gelditu arren gure Erregiņa

 Bizirik dago damuzko uretan ito eziņda,

 Bizirik dago; baņa aņ estu daukan zotiņa,

 Iragarteko ez nazalako ni barriz diņa,

 Gelditu nadin mutu bat legoz isill-isilla,

 Esan dagien sentiezkorrak beronen miņa,

 Eta Golgotan zer pekatua gaur dan egiņa.

 

 ........................................

 

 Ona dardaraz, lurra guztia ikaratua,

 Jesusen etsai izan dan asko an bildurtua,

 Egun erdian Zerua gaur da izan gautua,

 Orain Tenpluan kortina berez an, urratua,

 Izate dana begira zelan dan aldatua,

 Ta orra arrien, orra obien sentimentua,

 A da apurtua, au azkatua, illa biztua,

 Dama damua, dana estua, dana da izua,

 Izate dana ainbesteraņo da larritua,

 Zeņek dirauskan ill jakola gaur, Jaube altsua.

 

 ..............................................

 

 Ill da danoen Egillea ta Jaube bakarra!

 ĄIll da Maria, ill da zeurorren bizi laztana!

 ĄIll da, bai, ill da, sekula bere ilgo ez dana!

 ĄIll da a baņa, etzakiguz ill, arren, zu Ama!

 ĄIlltzen bazara zure Semea ill dan erara!

 Illtzuka ŋzelan ume zurztuok biziko gara?

 

 Negar egizu kurutz oņean, nasaitu arte,

 Negar egizu, baņa, ill baga lo Ama maite!

 Zerren Arbola orren frutuak jayo ta ainbeste,

 Zeru zabalak egingo diran arimaz bete.

 

 Negar egizu, negar, bai, Ama, kurutz-oņean,

 Negar egizu alarguu legez bakartadean,

 Baņa poz zaitez, Ama Semeok oņaz artean,

 Dozuelako gizona jarri libertadean,

 Demonioak eukana iya bero mendean.

 

 Negar egizu, daukazulako zuk erraietan,

 Atsekaberik eskergeena ordu onetan,

 Baņa poz zaitez, Ama larria, onaz danetan,

 Bigarren Jesus zarealako modu orretan,

 Gure arimen salbaziņoko lanbideetan.

 

 Negar egizu, lirio zuri Nazaratarra,

 Belendik eta Kalbarioko gaņ onetara,

 Onatz danetan zendualako aurkitu narra,

 Baņa poz zaitez, zaitugulako, zu irakasla;

 Zeiņ bide dogun erakusteko zeruetara.

 

 Negar egizu arren dakidan Jauna samurtu,

 Negar egizu nik dodalako illik largatu,

 Negar,zu bere zaitudalako asko alatu,

 Negar, zergaitik sarritan egin dodan pekatu,

 Baņa, oraiņ, ni, zelan benetan nazan garbatu,

 Negar gura dot nik bere egin ta Ama parkatu,

 Negar egunez, negarrez gabez, nai dot jarraitu.

 Negar artean negarrez nadin illik geratu;

 Negarrok Ama egite arren zuri leortu.

 


inprimatu