inprimatu
Jose damutua
Izenburua:
Jose damutua
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
86.zk.
Orrialdea:
3-4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jose damutua

 

Arrese Beitia

 

 Josek orain bost urte ezkontzeko zala,

 konfesiņoa egin eban jenerala:

 gaiztoa izan bazan bere lau urtean,

 beldurra sartu jakon nozbait biotzean.

 Nere animeaz zer izango ete zan,

 penitentzia baga baldin illten bazan.

 

 Arildu ebanean konfesiņo dana,

 matatzar bat baņo luzeago zana,

 Nere pekatu danak eitean autortu,

 egin jakon barrua osoro nasaitu;

 baņa penitentzia ikusten zala,

 pekatuen ondoan labur ta txikarra,

 itauntzen asi jakon, estu eta larri,

 utseiņ ebalakoan, konfesoriari:

 

 -Jauna, ez dauz ikusi nire pekatuak

 zireala milla ta danak pisutsuak?

 Ta karga aiņ ariņaz bialdu gura nau?

 Ez, puna, zorren laiņaz bear nau kastigau.

 

 -Seme, gogoan ditut zure pekatuak,

 zireala milla eta danak pisutsuak;

 baņa ikusten dot zelan ezkontzera

 zatozan ta andradun alan egitera;

 etzaiz bada estutu Jose damutua;

 laster dozu lepoan kargea naikua;

 eroaten badozu bost urtean bera,

 laugaz zorrak pagauta artzekodun zera.

 

 Ein ebazan Josek bai zorrak lau urtean,

 baņa zelan kargea daroian bostean,

 kontuak ateraten joan dan astean,

 erautsan bere kautan kantaurik etxean:

 

 "Lau urtean zor danak egitean kitu,

 bostgarren au artzeko jat gelditu;

 urte askotan alan baldin banaz bizi,

 zeinbat nik zerurako daiket irebazi?

 

 Alan dala dirudi, zergaitik andrea,

 aurkitu arren nagi ta ondo gurea,

 bera jaso azinda naiz Jose makurtu,

 bost urtean keja bat etxako ezautu

 


inprimatu