inprimatu
Ikazkiņ baten neguko kejak
Izenburua:
Ikazkiņ baten neguko kejak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
728.zk.
Orrialdea:
6

Ikazkiņ baten neguko kejak

 

Arrese Beitia'tar Felipe

 

 Oraindik negu luzea bada

 eingo dabela ustea,

 pronostikuak alan diņo ta

 auda berri bat tristea.

 Garirik ez da, artoa palta,

 besteak konfiantzea,

 ez dakit zelan izango ote dan

 udaberria artzea.

 

 Bart egin deusku elur asko

 sartu zait sartu bildurra,

 eznitzake ni estutuko

 baneuka sendo egurra;

 baņa guretzat ez da besterik

 duan iturrian ura,

 amaika pena igarotzeko

 etorri giņan mundura.

 

 Familia dot erdi billotzik

 ezdauke oņetakorik,

 atzen bildurraz barruan dago

 kanpora urten eziņik:

 oņak ez eze eskuak ere

 daukez ospelez beterik,

 gure etxia neguan ez da.

 Ospitaltxo bat besterik.

 

 Zapatariai esaten deutsat

 ein daiguzala zapatak,

 nunbait jakin dau, zelan geran

 zar-pagatzalle eskasak;

 eleuskit lņork burlarik eingo

 "bei" bi baneukaz galantak

 okelia jan eta larruaz

 egingo nuke abarkak.

 

 Fumalaria gaztetatik naz

 gaizki azien legera

 ordu-batean ezin egon naiz

 ketu gaberik ezelan:

 aspalditxoan dirurik ez da

 beste askotan bezela

 pipa motxean, zer fumau dala

 tabako ordez orbela.

 

 Zortzi daukadaz umeak eta

 neguan ez daukat lanik.

 neu ta andreaz amar lagunen

 arduraz nago kargurik;

 apaitarako geienez daukat

 talo bat erdi errerik

 eta basoko otorduetan

 lau jaten ditut bakarrik.

 

 Ikazkiņa dot opizioa,

 udan gutxi dot aurreratzen,

 lengo zor zarrak pagatzen dodaz

 diru guztiak emoten;

 baņo dendetan geroko bere

 zuloak jataz gelditzen,

 aurrak astian tapau bearko

 lenago ezpanaiz iltzen.

 

 Pobrea gatzki udan bizi da

 eta txarrago neguan,

 orretxegatik ezdu nai iņork

 arlote izan munduan

 San Juanetan beroz erretzen

 otzak iltzen abenduan,

 gure Jainkoak eingo algaitu

 gu bere aberats Zeruan.

 


inprimatu