inprimatu
Gorbeyako artzain baten kantak
Izenburua:
Gorbeyako artzain baten kantak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
152-153

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gorbeyako artzain baten kantak

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 Kantau begiez gloriak bat badabez gerrariak

 Baņa obeto kantan ginaikez artzain ta nekazariak,

 Gure biarrak ez diralako sekula negargarriak.

 

 Gerrari otspetsuenak eziran danak zuzenak,

 Guren artian guztiz ugari gaiztuak eta okerrak,

 Zeintzuen lanak ez diran asko ondria datorkuenak.

 

 Esango dot nik zer ziran nausi asko gudagintzan,

 Zenbat baserri, uri, erritan, jazarrarik izan bazan,

 An bizi ziran gisajoetan negar luzia jarri zan.

 

 Norberenaz urten zedin, jazarran biar zan egiņ,

 Baņa soldadu errabagiak artzen ebela askok miņ,

 Buruzariak igote arren: ŋzeinbat alditan milla ill?

 

 Agaitik dinot nazala zorioneko ni bada,

 Nazalako gaur chabolachuan bizi gachik egin baga,

 Biotz zabalaz lo egin eta esniaz talua jan da.

 

 Kantetan beti bakia, geitu dedin artaldia,

 Artu dagian nekazariak naiko arto ta garia,

 Mundu guztiak izan dagian ugari bizigarria.

 

 Guk erein arren solua, isten euskuen galdua,

 Gu biziaren aldera beti, arek bestera gogua,

 Ia ezpada nekarariaz desbardin bizi soldaua.

 

 Beti gara, gu pozgarri, iņoz bere ez izugarri,

 Alabantzarik emon ez arren munduak sekula guri,

 ŋSarrastadarik noz sartu deutsa gure soņuak iņori?

 

 Dalako gure chistua dantzan eragitekua,

 Gerra tronpet-ots garratza barriz biotza larritzekua

 Al diran gauzak batek arturik iges urrindutekua.

 

 Ill bedi alan gerria, zeņegaz nago erria,

 Jaubia bidez izana gaitik, soldauak jan artaldia,

 Mundu onetan plugarik bada, ase berau bat dongia.

 

 Iņoren miņez gloria daukana irabazia

 Sekula bere ez da niretzat gizon alabagarria

 Gerra zalia sarri alan da, gichitan nekazaria.

 


inprimatu