inprimatu
Gizonaren altasuna
Izenburua:
Gizonaren altasuna
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
443

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizonaren altasuna

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 Jaungoikoak egiñik

 Gizonari argi,

 Onek atera ditu

 Zeinbat gauza barri;

 Oraindio badauka

 Zer asma ugari,

 Gura gendukelako

 Aidian ibilli.

 

 Etorriko balira

 Asabak mundura,

 Ez leukee ezagutuko

 Jayo ziran lurra:

 ¡Aiñ da aundiya eze

 Ein daben biurra,

 Len bide luze zana

 Gaur dogu laburra!

 

 Legoiak ta legoiak

 Ichirik atzian,

 Egaztiak duiñ bizkor

 Gaur guaz trenian;

 Mundua jiraturik

 Lau illabetian,

 Barriro sartzen gara

 Urtendako echian.

 

 Bergara, Plazenzia,

 Eibar ta Durango,

 Erri bat legez dira

 Aurrera izango;

 Lauretan egon leike

 Ordu batgarrengo,

 ¡Mundu guztitik tren au

 Ojala balego!

 


inprimatu