inprimatu
Flora guztien artean ederrena dan Floreari mayatzeko illean
Izenburua:
Flora guztien artean ederrena dan Floreari mayatzeko illean
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
439-442

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Flora guztien artean ederrena dan Floreari mayatzeko illean

 

Arrese ta Beitia, Felipe

 

 ŋNor da jagiten dana orren gois,

 Orren egogi,

 Orren bekoki leun ta argia

 Agertzean,

 Inguru dana jantzirik orren

 Bake dontsuaz,

 Orren gozoro zabalduagaz

 Aise artean?

 Ori balitza legez ekachen

 Ondoko arku,

 Ori balitza legez gois eder

 Sort-aldean,

 Ori balitza legez ill danen

 Erregiņa bat,

 Orrek pozturik goya ta beia

 Ainbestean.

 

 ŋZeiņ arte-zalek egin ete dau

 Orren ill eder,

 ŋZeiņ eskuk moldau orren ederto

 Pare baga?

 ŋZeiņek atondu orrenbestean

 Bichi politez,

 Orrek ill danak atzean isten

 Dituala?

 ŋZeiņek, bai zeiņek, eta nok baņa

 Uste eikean,

 Orrenbesteko ekach-indrisken

 Ondorean,

 Egun batetik bestera jayo

 Egingo zala

 Orren ederrik Flora jantzirik

 Gorputzean?

 

 Zabaldu-izuez zeuen kolkoak

 Lora politak,

 Sabelchoetan dozuen usaiņ

 Ori bota,

 Or ezkutaurik probechu baga

 Gaur itotea,

 Ezelanbere iņorentzako

 Ondo ezta,

 Jayorik dago zeuen erregiņ

 Flora galanta,

 Mayatz ederra dakust, dakust bai,

 Nik jayota,

 Nik entzun deutset iņoz ez lako

 Soņu aldia,

 Chori politai chorrochioka

 Oni jota.

 

 Eta beronek entzundakoan

 Soņu aiņ onak,

 Eskinte arren beronen ondran

 Egin dana,

 Nik ikusi dot bere begiak

 Zuzendutera,

 Eleisaruntza flora guztien

 Floragana.

 

 Nor ikusirik Illargiaren

 Gaņean zelan,

 Izar ederrez koronadurik

 Dagoala,

 Gure Flor onek bere koroia

 Dris drask kendurik,

 Oņen azpian ipiņi deutsa

 Bereala.

 

 Arin aringa, agaitik doa

 Jenterik asko,

 Ikusitera zelan dagoan

 Edertua,

 Jayo bagarik ez eban egon

 Bear ill onek,

 Dalako berau illen arrean

 Ill dontsua:

 Onek edertu oi dabelako

 Jaungoikoaren,

 Ama Dontzella Maria lora

 Aiņ goitsua,

 Zeiņ dan ederrez edergarririk

 Edergarrien,

 Edertuteko Jaunaz ostean

 Goi-zerua.

 

 Ondrau egizu Mayatz galanta,

 Mayatz obe au,

 Ondrau zergaitik dan Jerikoko

 Larrosea,

 Ondrau, dalako Sionerako

 Aukeratua,

 Mayatz guztien ikasleku ta

 Eskolea;

 Ondrau dalako lora guztien

 Ortu ichia,

 Ondrau dalako birtute danen

 Baratzea,

 Ondrau dalako Paradisu bat

 Bizi izateko,

 Zeruetako agintari ta

 Erregea.

 

 Erdue, erdue, erdue neskach

 Israeltarrak,

 Ondreta arren orren eder dan

 Dontzellea,

 Agur, esanaz, agur loretan

 Lora bakarra,

 Agur zeruko Lorategiko

 Lora-Andrea;

 Zeru guztiak kantau begio

 Pozen pozagaz,

 Ondra guztien ondragarria

 Da Maria,

 Ondrau zergaitik Aitak Alaba,

 Semeak Ama,

 Ta Espiritu Santuak daben

 Esposea.

 


inprimatu