Buru-azur berbarik ez daukan baten berbak
Arrese Beitia, Felipe
Nai badozu ekusi guztioen azkena,
Mundutarren atsegin ta utskeriena,
Begiok zabaldurik begira egidazu
Ause da parakizun gizon naiz andrena.
Begira buru-azur uni dagon eran,
Nun gelditu oi diran eder ta galantak,
Ikuste, gusto, usaiñ, entzute, naiz ikutze,
Sentiduen atsegin ta naikera danak.
Oraiñ euki ez arren zuk lako sentidurik
Aldikada batean guztiak nituan,
Iruditu egizu, nintzala Aita Santua,
Errege jeneral, naiz soldadu munduan.
Ispillu onetanche ezagutu dagizun,
Gizonaren lurreko desengañotzarra,
Aita Santu, Errege, jeneral, soldadua,
Zertara biurtzen dan andi zeñ chikarra.
Merkatari sendotzat, nai badozu argaltzat
Pentsau naizu, Kristaua nai nozun moduan,
Bata bardin bestea, dirudun ta bagea,
Zerren danok gagozan nakutsun tajuan.
Buru-azar leor, otz erdi apurtu onek,
¿Nun ditu len eukazan begi dizdiztzallak?
¿Nun ditu perlak basen agin ta ortz zuriak,
Benturaz zuk dituzun baño askoz obak?
¿Nun ditu urre gorriz egindako ulleak,
Bekoki edurki ta matrall larroskiak?
¿Nun okotz leun, biribil, nun ezpan koralezko,
¿Nun sur ta nun belarri añ ondo egiñak?
Ederren ziranean eriotzak bat baten
Lapurrak legez urten ta arrapau eustazan
Azur au soill ichirik, mamiñ samur guriak,
Arrak eta zapoak ¡danak au eustezan!