inprimatu
Bizkaitar zarrak eta Erromatarrak
Izenburua:
Bizkaitar zarrak eta Erromatarrak
Sinadura:
Arrese Beitia, Felipe (F. A. ta B.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese Beitia, Felipe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bizkaitar zarrak eta Erromatarrak

 

Arrese Beitia, Felipe

 

 ¿Nundik ta nora izan zirean

 Añ zall ta eutsiak,

 Eta nungoak mundu batentzat

 Bildurgarriak,

 Emonik beti arerioai

 Zurra larriak,

 Izanagaitik oneek asko ta

 Areek murriak?

 

 ¿Nun eta nortzuk ziran Jaun batek

 Lotu eziñak,

 Leor ta ichasoz azarri arren

 Sare ez erkiñak,

 Laster zulatzen eutsezala oni

 Bestean agiñak,

 Naiz da sareak burdiñaz izan

 Gogor egiñak?

 

 Eta azkenez ¿nungoak ziran

 Beti libreak,

 Egundo bera Iñok buztartu

 Egin bageak,

 Beti ta beti gorderik zintzo

 Zarren legeak,

 Zorion eta dontsutasunez

 Bete-beteak?

 

 Idigi bitez kontaeradun

 Liburu zarrak,

 Idigi bltez milla garaipen

 Dakarrezanak,

 Eta astiro irakurririk

 Zearo danak,

 An ikusiko doguz zer ziran

 Bizkaitar zarrak.

 

 An ikusiko doguz zer ziran

 Gure asabak,

 Orañ bi milla urte munduan

 bizi ziranak,

 Anche begira ete zirean

 Gu duiñ koldarrak,

 Urjolak-legez etozanean

 Erromatarrak.

 

 ¡O! berbadunak balira barriz.

 Gure mendiak,

 Orreek esango leuskiguez bai

 Gauza aundiak,

 Eurok esango leuskiguez añ

 Egi garbiak,

 Olloturik gaur gagozanentzat

 Lotsagarriak.

 

 Lauburu zar bat beti ebela

 Euren bandera,

 Lauburu agaz bizi zirala

 Beti batera,

 Lauburu agaz beti sarturik

 Etsai artera,

 Lauburugaz bai danetan ondo

 Zirala atera.

 

 Berba egizue baña gaur zuek

 Iturrichoak,

 Berba egiñik ichi gaizuez

 Gu lotsatuak,

 Berba eiguzue esa-iguzuez

 Emen, jazuak,

 Azaña aundi bizkaitar zarrak

 Egiñikuak.

 

 Berba egizue gure ichaso

 Orroetsuak,

 Berba artega zabiltzazanok

 Amorratuak,

 Erromatarrak zireanean

 Azpiratuak:

 Etzare zuek odol errekak

 Edanikuak?

 

 Berba egizue jotorriakaz

 Mendi ta achak,

 Berba kontau ta esa-iguzuez

 Emengo gauzak,

 Berba egin ta adierazo

 Zarren garaitzak

 Irabaziten izan ziranak

 Guztizko gachak.

 

 Baña ez dot nik zuek bakarrik

 Berba egitea,

 Ez dot nik gura zuek soll-sollik

 Gaur kantetea,

 Ez dot pentsetan lagundu baga

 Nik bere istea,

 Ez dot ez uste liran isillik

 Ezkuetetea.

 

 Zuekaz-naste gura nitukez

 Kantan gloriak,

 Zuekaz-nasi kantau nai dodaz

 Garaitza aundiak,

 Zuen aurrean direalako

 Irabaziak,

 Lokobide ta bere martizdi

 Ez illgarriak.

 

 Beti biziak, esango dot nik,

 Orañ ostera,

 Beti iraunkorrak, esango dot nik

 Baita atzera,

 Ez, eutselako ezelanbere

 Ichi igotera,

 Arrano bati egan egiñaz,

 Euren gañera.

 

 Oktabiano agaitik etzan

 Emen nausia,

 Ez ebalako menpean artu

 Euskal-Erria,

 Alperrik euki eutsan betiro

 Egarri aundia

 Busti bagarik baña joan zan

 Bere eztarria.

 

 Gure ichasoa iruntsi eben

 Aren ontziak,

 Uste izanda etzireala

 Añ urgaziak,

 Emonik baña guztiai laster

 Tripallarriak

 Aldenda ziran upalduagaz

 Belarri andiak.

 

 Alperrik soltauz erein zituan

 Lan ta zelayak,

 Zirudiela tontorretatik

 Chindurridiyak,

 Alparrik-ziran lantza ta ezpataz

 Ondo jantziak;

 Bost urte barru izan, jakezan

 Zeatz ausiak.

 

 ¿Noz ta nun barriz artu zituen

 Gure mendiak?

 ¿Noz jo zituen euren gañean

 Tronpet zoliak?

 ¿Noz iragarri mundu danari

 Garaitza aundiak

 Menderaturik Lekobideren

 Soldau biziak!

 

 ¿Noz joko eben, baldin biotzik

 Ez beuken bada.

 Azartuteko iñoz igoten

 Mendietara,

 Gureak sarri deituagaitik

 Zantzoka ara,

 Lauak isteko beti begozan

 Bildur ikara?

 

 Agaitik dabez Lekobidenak

 Beti kantetan,

 Guraitzak baso mendi tontor-ta

 Achen gañatan,

 Ekustsezala erromatarrak

 Zelan egozan

 Lauetan urriñ, tripak janagaz

 Arrabietan.

 

 Iñoz sartuten bajakoezan

 Barriz urrera,

 Biurtzen ziran arturik laster

 Tunda ederra,

 Chingorra-legea zalako jausten

 Euren gañera,

 Achen chunchurru bilinbolaka

 Or-emen bera.

 

 Eta su ta gar, otos-otuan,

 Milla aldiz milla

 Jakezanean gure mutillak.

 Sartu erdira,

 ¡Ay! ango orduko negar, chilio,

 Burdiñ-ots miña,

 Infernuagaz bakarrik oi zan

 Bardiñ bardiña.

 

 Alan arturik ainbeste bidar

 Zurra aiñ larriak,

 Ichasoruntza zirala jasten

 Urak gorriak,

 Negargarriek, ikuste ez arren

 Euren begiak,

 Isten zituen erromatarren

 Ontzi aundiak.

 

 Diñot azkenez, baziran bere

 Leorrekuak,

 Soldau añ asko aiñ bioztsu ta

 Ardoretsuak,

 Geyenak emen bizia ichirik

 Enparaduak,

 Probechu baga doaz Bizkaitik

 Gisaisochuak.

 


inprimatu